Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Loezina femeninoan eta apnea maskulinoan: loaren nahasmenduek badute generoa Euskadin

18.03.2025

Loezina femeninoan eta apnea maskulinoan: loaren nahasmenduek badute generoa Euskadin
  • Gutxi gorabehera, gure bizitzaren herena lotan ematen dugu. "85 urte inguru biziz gero, 29 urte inguru emango ditugu lotan. Horregatik, funtsezkoa da ziurtatzea gure loa indarberritzailea eta osasungarria dela, ezinbestekoa baita oreka fisikoa eta emozionala izateko", azaldu du Rafael Téllez sendagileak, IMQ Virgen Blanca Klinikako Loaren Unitatearen arduradunak.

  • Gaizki lo egiteak urteak kentzen dizkigu: lorik ez kronikoak areagotu egiten du bihotzeko gaixotasunak eta 2. motako diabetesa izateko arriskua, baita buruko nahasmenduak izatekoa ere, hala nola depresioa edo antsietatea.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken datuen arabera, euskal herritarren erdia inguruk du (% 46) loaren nahasmenduren bat. Datu hori kontuan hartuta, Euskadin ohiturak zuzendu egin behar dira ezinbestez ondo lo egiteko.

Loezina da nahasmendu ohikoena Euskadiko emakumeen artean, eta gizonen artean, aldiz, loaldiko buxatze-apnea. Kasualitatea al da? Ez, zehazki. Rafael Téllez sendagile, neurofisiologo, psikologo kliniko eta IMQ Virgen Blanca Klinikako Loaren Unitateko arduradunak azaldu duenez, "emakumeek gizonek baino % 40 probabilitate handiagoa dute loezina izateko, batez ere hormona-faktoreen ondorioz eta, batera lan asko egiten dutenez, eguneroko estresaren eraginez". Bestetik, loaldiko buxatze-apneak gizonei eragiten die gehienbat, batez ere, 50 eta 70 urte artekoei.

Lo egitea ez da denbora galtzea

Batzuek hori uste badute ere, lo egitea ez da denbora galtzea, ezta bigarren mailako zerbait ere. Izan ere, gure bizitzaren heren bat lotan ematen dugu, gutxi gorabehera; "85 urte inguru biziz gero, 29 urte inguru emango ditugu lotan. Horregatik, funtsezkoa da ziurtatzea gure loa indarberritzailea eta osasungarria dela", azaldu du Rafael Téllez doktoreak. Itxuraz aktiboa ez den denboraldi horretan, gure osasun fisiko eta mentalerako funtsezkoak diren prozesuak gertatzen dira.

Horren harira, Téllez sendagileak hau azaldu du: "lo  egiten dugun bitartean, gure immunitate-sistema aktibatu egiten da, garuna sakon garbitzen da, hots, toxina kaltegarriak ezabatzen dira, gaixotasun neurodegeneratiboak prebenitzeko, hala nola Alzheimer-en gaixotasuna edo Parkinsona, eta hazkunde-hormona askatzen da, eta horrek gure ehunak konpontzen laguntzen du".

Halaber, gaueko atsedenaldian melatonina ekoizten dugu. Hormona hori funtsezkoa da gure ziklo zirkadianoak erregulatzeko, eta propietate antioxidatzaileak ditu, gaixotasun batzuekin, esaterako, minbiziarekin lotutako mutazio zelularrak prebenitzeko gai direnak. Ondo lo egiteak ere gure sistema parasinpatikoa aktibatzen du, zeina egun gogor baten ondoren prozesu indarberritzailearen kausa den.

Zer gertatzen da lorik ezin eginik gaudenean?

Lorik ez kronikoak ez gaitu goizetan aurpegi iluna jartzen edo modu desegokian aharrausi eginarazten bakarrik; izan ere, ondorioak askoz haratago doaz. Gaizki lo egiteak nabarmen areagotzen du bihotzeko gaixotasunak, 2. motako diabetesa eta buruko nahasmenduak (depresioa edo antsietatea) izateko arriskua. Gainera, Téllez sendagileak ohartarazi duenez, "gaueko atsedena etengabe ez izateak ahuldu egiten du gure immunitate-sistema eta infekzioekiko ahulago egiten gaitu".

Euskadin, gomendatutako ordu-kopurua baino ordu gutxiago egiten dugu lo: egunean 6,8 ordu bakarrik, eta espezialistek 7-8 ordu gomendatzen dituzte. Biztanleen % 18k dio are gutxiago egiten duela lo, eta % 10ek, hiru ordu jarraian baino ez duela lo egiten. Lo-gabezia horrek berehalako ondorioak ditu, hala nola suminkortasuna edo lan- eta ikasketa-errendimendu txikia.

Nazioarteko hainbat azterlanek egiaztatu dute, gainera, emakumeek gizonek baino 10-20 minutu gehiago egin behar dutela lo. Téllez sendagileak horren arrazoiak hormonalak direla dio: "Funtsezko etapetan, hala nola hilekoa izatean edo menopausian alterazio esanguratsuak gertatzen dira emakumeen hormonetan, loari zuzenean eragiten diotenak".

Izan ere, emakume menopausikoen % 35 inguru esnatzen da gauez beroaldien eraginez. Gainera, emakumeek gizonek baino tasa handiagoak dituzte antsietatearekin edo depresioarekin lotuta –loezinarekin lotura estua dutenak–, eta horrek premia gehigarri hori indartzen du.

Zure atsedena hobetzeko aholku praktikoak

IMQ-kook lo indarberritzailea lortzeko jarraibide errazak, baina eraginkorrak, gogora ekarriko ditugu:

Gomendio horiek kontuan hartzen badituzu ere, oraindik ere loa hartzeko edo gau osoan lo egiteko zailtasun iraunkorrak badituzu –edo bikotekideak ez baditu zure zurrungak jasaten–, profesional espezializatuengana jotzeko unea izango da, esaterako diziplina anitzeko unitateak osatzen dituztenengana. Izan ere, unitate horiek zehazki arnasketa-alterazio buxatzaileekin –zurrunga edo buxatze-apnea/hipopnearen sindromea (SAHS, gaztelaniazko sigletan)– zuzenean lotutako patologien tratamendu integralak dituzte.

IMQ-ko Rafael Téllezen hitzetan, berriro ere: "Ez ditugu normalizatu behar nahikoa ordu lo egin arren nekatuta esnatzen garen egoerak, horrek argi eta garbi adierazten baitu azpian arazoren bat dagoela, eta hori proba espezifikoen bidez diagnostikatu daiteke".