Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

300 aditu inguru bildu dira saiakuntza kliniko onkologikoen metodologiaren azken aurrerabideei heltzeko

10.11.2021

300 aditu inguru bildu dira saiakuntza kliniko onkologikoen metodologiaren azken aurrerabideei heltzeko

 

300 aditu inguru bildu dira modu birtualean azken urteotan gehien aurrera egin duen medikuntzako espezialitateetako bat den saiakuntza kliniko onkologikoen metodologiaren azken aurrerabideei heltzeko. Prestakuntza eta zientzia elkartzen dituen bilera GO Nortek antolatu du, hots, Espainiako Iparraldeko Onkologiako espezialistek, hain zuzen, tumore urogenitalen maneiuan dihardutenek. Bilera antolatzen Onkologia Medikoaren Espainiako Sozitatearen (SEOM) Onkologia Medikoko Ikerketa Klinikoaren koordinatzaile-taldeak lagundu du.

Saiakuntza klinikoen koordinatzaileen bileraren zientifikoak hauek izan dira: Ricardo Fernández sendagilea, Bilboko IMQ Institutu Onkologikoko kidea, eta Borja Gómez sendagilea, Santanderreko Valdecilla Osasun Ikerketaren Institutuko kidea (IDIVAL).

Ricardo Fernández doktoreak azpimarratu duenez, «aztergai izan ditugun edukien artean, saikuntza kiliniko bat zehazten duten baldintzak eta beharrak berrikusi ditugu, baita erabili beharreko metodologia ere, eta Onkologiako saiakuntza klinikoak maneiatu eta antolatzen (CRO, ingelesezko siglak) diharduten enpresen zereginari eutsi diogu».

Aurrekoaz gain, IMQ-ko onkologoak «saiakuntza bat prestatzean kudeaketa administratiboak eta ekonomikoak duen garrantzia» agerian jarri du. Bileran berariaz ari izan da «botiken bizi-zikloaz» ere, eta, amaitzeko, mahai-inguru modukoa egin dute bertaraturikoek.

Koordinatzaile zientifikoek ez ezik, aditu batzuek ere parte hartu dute bileran: Ángela Quintana, (Des)coordinando un Ensayo Clínico erakundeko kidea; María José Robles, Bristol-Myers Squibb-eko kidea; Laura Calabuig eta Pilar Bescós, Medica Scientia Innovation Research-eko kideak (MedSIR); eta Reyes Calzada, Novartis Oncología-ko kidea.

Halaber, bilera zientifikoak laguntzaile hauek izan ditu: Merck, Pfizer, Novartis, Bristol-Myers Squibb, Ipsen eta Pharma Mar.