Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Musika terapia saio gehiago Gabonetan, ospitaleratuta dauden pazienteentzat

28.12.2017

Musika terapia saio gehiago Gabonetan, ospitaleratuta dauden pazienteentzat

Osasun-arazoak direla kausa klinika edo ospitale batean daudenentzat aro sentiberak dira Gabonak. Horiek horrela, egoera kaskarrean daudenen aldartea hobetzeko asmoz, ekitaldi solidario eta ospitale bisitaldi ugari antolatu ohi dira egunotan. Dena den, ekimen terapeutikoak ere badaude, pazienteak berak jardueran parte har dezan. Eta horietako jarduera bat, musika-terapia da, Olga Sánchez erizain eta espezialistak zuzentzen duena. Gabonetan bakarrik antolatzen ez bada ere (urteko beste hilabete batzuetan ere egiten da), egunotan ugaritzen dira musika-terapiako saioak ospitaletan, esaterako, IMQ-ko Zorrotzaurre eta Virgen Blanca kliniketan.

Musikaren berezko elementuez baliatzen da musika-terapia, baina terapeutaren eta pazientearen artean parekoen harremana taxutzeko modua da. Zeren eta kontua ez baita entzutea, elkarrekin zerbait sortzea baizik, hala nola, soinu hutsa edo doinu xumea. Olga Sánchezen hitzetan, “denetarik aurkitu dugu: musika-ikasketak dituzten pazienteak, abesbatza batean kantatzen dutenak edo musikarekiko lehenengo harremana bertan, ospitaleko gela batean, sortu zaien pazienteak”.

Sánchezek jarduera horren onuren alde agertzen da, musika  bezain modu emozional eta adierazkorraren bitartez pazientearekiko elkarreragina lortzen delako. Berezko hizkuntza da, “musika-tresnarik edo musikaren gaineko oinarrizko ezagutzarik behar izan gabe komunikatzeko modu ederra da. Helburua da musikaren bitartez emozioak borborka jariotzea, barru-barruan daramaguna partekatzeko espazio emozionala sortzeko”. Aldi berean, saioetan bat-bateko saioak duen garrantzia azpimarratzen du, eta saioetara jende berriarekin joaten saiatzen da. “Horrek aire freskoko putza sortzen du eta, bestetik, beste pertsona batzuk partedun egiteko aukera”.

Ekintza arrakastatsua da paziente eta medikuntza-langileentzat; izan ere, horientzat Olga Sánchezek eskertzeko hitzak baino ez dauzka, buru-belarri esku hartzeagatik eta aldeko jarreragatik. Horren erakusgarri da hainbat klinika eta ospitaletatik (IMQ Zorrotzaurre, IMQ Virgen Blanca …), hainbat modulutatik (Hemodialisia, Onkologiako Eguneko Ospitalea eta Zainketa Intentsiboen Unitatea ere) igaro izana eta hainbat adinetako pazienteekin egin izana (jaioberriekin, paziente pediatrikoekin eta nagusiekin egin dira saioak).

Askotan, pazienteen egoera kaskarra dela eta, ez dute emozioak adierazi nahi izaten. “Ez da erraza pazienteak barrena hustaraztea, baina saioa egiteko beren laguntzarik zintzona behar denez, azkenean, emozio horiek musikaren bidez sortutako familia-testuinguru batean azaltzen dira. Eta Gabonetan emozioak areagotu egiten dira”.

Ekimen hori oso atsegingarria da pazienteentzat, zeren eta saioak aztertu eta ebaluatzea baita musika-terapeutaren lanaren funtsezko alde bat, “eta horietan nabaritzen da egiten dugunagatik jasotzen dugun aldeko feedback-a. Txosten bat egiten dugu, hiru zatitan egituratuta. Lehenengo, ebaluazio fisiologiko batean, hainbat datu idazten dira, esaterako, adina edo ospitaleratze-kausa; gero, musika-atal batean, saioan erabilitako musika-tresnak eta sortutako jarioa adierazten dira eta, azkenik, emoziozko atal batean, kontu pertsonalenak, lekukotzak eta terapiari buruzko iritziak hartzen dira kontuan”.

IMQ-ko kliniketako hainbat zerbitzutan burututako esperientzia, ohiko musika-jarduerengatik desberdintzen da paziente bakoitzari moldatzeko duen gaitasunean, saioak modu pertsonalizatuan taxutzen direlako eta bakarrak direlako, zeren eta pazienteak berak parte hartzea ezinbesteko baldintza baita, “elkarren arteko behaketatik eta komunikaziotik sortzen baitira”, adierazi du.

Ospitaleko gela edo areto batean sartu aurretik, ez dakigu zer aurkituko dugun barruan. Ez dugu pazienteen aldartea ezagutzen, kantatzeko edo hitz egiteko gogoa duten edo bakarrik egon nahi duten. Hortaz, atalasea zeharkatzen dugun bakoitzean, egoera desberdina eta bakarra sortzen da eta hori interpretatu behar izaten dugu, pazientearen eta bere senideen beharrak ezagutzeko. Horiek lasai daitezen saiatzen gara, eta arreta ongi sentiarazten dien horretan jar dezaten”, adierazi du erizain eta musika-terapeutak.

Zeren eta, kontua ez baita pazienteari musika-ikuskizuna ematea, soinuak eta musika sortzen nahastea baizik. Horretarako, Olga Sánchezek dioenez, betiko musika-tresnak nahiz tresna bitxiagoak, esaterako, ‘ekaitz-danborra’ (fenomeno meteorologikoen soinua birsortzen duena) edo ‘Ocean Drum’ delakoa erabiltzen dituzte.