Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Esfortzu probak IMQ-n – Orioko jaitsiera prestatzea

19.02.2020

Esfortzu probak IMQ-n – Orioko jaitsiera prestatzea

Hirugarren urtez, Donostiarra-Kaiarriba arraun-klubeko kirolarien osasuna IMQ Zurriola zentroko profesional medikoen eskuetan izango da. Klubaren azken urteetako hazkundearekin eta hobekuntzarekin bat datoz IMQko profesionalen profesionaltasuna eta hurbiltasuna. Tripulazioen behar medikoak betetzen dituzte profesional horiek, osasun arloko proba eta jarraipen egokiak eginez.

Gaur, otsailaren 19an, Rafael Cecchi, kirol medikuntzan aditua, eta Ángel Lafuente, IMQ Zurriola zentroko arduradun medikoa, izan ditugu zentroan, klubeko 4 arraunlarirekin eta klubeko  hiru  traineruetako  entrenatzaileekin  batera:  Igor  Makazaga  (gizonezkoen  A ontzia), Maialen Arrazola (emakumezkoen ontzia) eta Hegoi Intxauspe (gizonezkoen B ontzia). Prestakuntzaren une berezia da hau, hurbil baitago datorren hilaren 22ko Oriako traineru-jaitsiera; izan ere, estropada hau neguko erreferentziazko testa da, gero beren ligetan lehiakide izango dituzten txalupekin lehiatuko direnez hiru tripulazioak.

Kirolariek zuzen-zuzenean erabili ahal izan dituzte Donostiako Gros auzoko IMQ Zurriola osasun-zentroko instalazioek eskaintzen dituzten probak, tresnak eta baliabideak, eta dagozkion  probak  egin  ondoren,  komunikabideekin  partekatu  dituzte  tripulazio bakoitzaren inguruko zertzeladak.

Igor Makazagak aipatu du Orioko estropadak balio duela entrenamenduen egunerokotasunetik ateratzeko eta prestaketa-denboraldiaren lehen herenaren ondoren etxeko lanak behar bezala egin direla egiaztatzeko. Hegoi Intxauspek azpimarratu du harrobiko-lanari jarraipena emanez aurten ere debuta egingo dutela arraunlari batzuek, B ontzian urtero gertatu ohi den moduan. Maialen Arrazolak nabarmendu du arraunlari asko daudela emakumezkoen taldean eta bi traineru ariko direla Orioko estropadan, guztiek lehiatzeko  aukera  izan  dezaten  eta  hasiberriak  jarraipena  izan  dezaten  beren prestakuntzan.

IMQko arduradun medikoek egiaztatu dute kirolariak sasoi egokian daudela denboraldiko garai honetan, eta lortu nahi diren helburuak lortzeko prozesu egokian daudela.

Espero dugu lankidetza estu eta profesional hau bere fruituak ematen hasiko dela  asteburu honetan bertan, larunbatean, Orioko traineru-jaitsiera berezi horretan.