Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Athletic, Bilbao Basket eta Eibar taldeetako jokalariek azterketa mediko kardiobaskularrei berriro ekin diete IMQ Colón Zentroan

07.05.2020

Athletic, Bilbao Basket eta Eibar taldeetako jokalariek azterketa mediko kardiobaskularrei berriro ekin diete IMQ Colón Zentroan

Koronabirusaren eraginez alarma-egoera dekretatu zenetik berrogeita hamasei egun igaro ondoren, SD Eibar, Athletic Club eta RETAbet Bilbao Basket klubetako lehen taldeetako jokalariak kirol-azterketa medikoak berreskuratzen hasi dira entrenamenduak hasi aurretik, kasu honetan, proba kardiobaskularrak, IMQ Colón Zentroan mailaka egiten ari direnak. IMQ-ko kirol-kardiologo Zigor Madariak jokalariei egiten dien ekokardiogramaren bidez –beste proba batzuen artean– jokalariak “banakako fasea” izenekoa –saioak, bakarka, eta gehienez, sei jokalari zelaian edo jokalekuan– hasteko prest dauden zehaztuko du.

Maskara eta eskularruak daramatzate jokalariek IMQ Colón zentroko instalazioetan, arriskurik saihesteko segurtasun-, higiene- eta babes-neurriak zorrotz betetzen ari direlako.

IMQ-k, hiru euskal kluben aseguratzaile mediko ofizialak, egun bana programatuko du taldeentzat. Hortaz, atzo SD Eibar klubeko lehen taldeko 30 jokalari bertaratu ziren zentrora;  gaur, Athletic Clubeko 29, eta bihar, Bilbao Basket taldeko 12. IMQ-k klubetako talde eta kategoriei denboraldian zehar egin ohi dizkien azterketen zati txikia dira azterketa haiek; izan ere, SD Eibar taldeari 80 azterketa inguru egiten dizkio, Athletic Clubi,160 eta RETAbet Bilbao Basketi, 24.

IMQ-ko kirol-kardiologo Zigor Madariak zehaztu duenez, jokalariei atsedeneko azterketa egin zaie (bihotzaren auskultazioa, biriken auskultazioa, atsedeneko elektrokardiograma eta tentsio arteriala). Halaber, ekokardiografia bat egin zaie (bihotzaren ekografia bat). "Proba horri esker, azterketa handitu daiteke eta esplorazioan, elektrokardiograman eta esfortzu-proban oharkabean pasa daitezkeen kardiopatia batzuk detektatu daitezke, zeren eta horiek kirola egitean konplikazioekin debuta egin baitezakete".

IMQ-k eliteko kirol profesionalaren alde nahiz oinarri kirolaren alde jokatu du beti; hortaz, kirol-erakundeek geroko belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera-aukera handiari laguntza ematen die. Gaur egun, IMQ da RETAbet Bilbao Basket, Baskonia, Athletic Club, Deportivo Alavés eta SD Eibar taldeen aseguratzaile mediko ofiziala, eta Real Sociedad taldearen babeslea, besteak beste.