Iradokizunak
24.06.2020
Konfinamendutik hondartzetara. Txitxietatik bikini operaziora. Hori da Endokrinologia eta Nutrizio kontsultetan egiaztatzen ari zen etorkizuna, erabat ohiz kanpokoa den egoeran, hots, COVID-19aren pandemian, eta horrek “goitik behera aldatu du gure bizimodua”, eta “guztiz berriak diren egoerei eta agertokiei aurre egin behar izaten ari gara”, azaldu du Aída Cadenas, sendagileak, IMQ-ko Endokrinologia eta Nutrizio espezialistak.
Horrek zehaztu duenez, “inkesta batzuek, ireki eta borondatezkoek, esaterako, Obesitatea Aztertzeko Espainiako Sozietateak (SEEDO) egin duenak –horrek esan nahi duen joerarekin–, hausnartzeko datuak ematen dituzte. Adibidez, inkestatuen % 50 ingururen pisua 1 eta 3 kg artean igo zen berrogeialdiaren lehenengo lau asteetan, eta horietatik ia% 75 emakumeak ziren. Baina % 15 ingururen pisua 5 kg-raino igo zen, nahiz eta inkestatuen % 60k aitortu zuen zerbait egin zuela horrela gerta ez zedin”.
Inkesta horrek espezialistek nahiko luketen norainoko guztia ez duen arren, “horren emaitzak bat datoz endokrinologo askok azken egunotan gure kontsultetan ikusten ari garenarekin. Pisu igoera hori, kasu askotan, bost kilora iritsi da”.
Eta hori, funtsean, bi arrazoirengatik gertatu da: “alde batetik, gure elikadura aldatu egin delako; eta, bestetik, jarduera fisikorik egin ez delako konfinamenduan”.
Aldaketak, elikadura ohituretan
Sozietate zientifiko asko berrogeialdian nutrizio osasungarriari buruzko jarraibideak ematen saiatu dira azken asteotan,“Endokrinologia eta Nutrizio Espainiako Sozietateak (SEEN) argitaratu dituen hamar arauak edo dekalogoa, Nutrizio, Elikadura eta Dietetika Espainiako Sozietateen Federazioak (FESNAD) bere web-orrian bildu dituen gomendioak edo hainbat sozietatek (hala nola, Endokrinologia eta Nutrizio Espainiako Sozietateak (SEEN) berak) etxean egiteko jarduera fisikoari buruz argitaratu dituzten gomendioak bezala”.
“Mundu ideal batean, herritarrek hori gauzatuko zuketen, eta orain, kontsultei berriro ekitean, ez lirateke ohituren aldaketa horren ondorioak ikusiko. Baina errealitatea hau izan da: apalategietan, garagardorik ez –izan ere, gutxi gorabehera % 42 igo da horren kontsumoa–; zizka-mizkaz beteriko erosketa-orgak –haien salmentak % 60 igo dira– eta okin eta gozogile hasi garenean, ohi baino% 200 irin gehiago erosi dugu”, azaldu du IMQ-ko Endokrinologia eta Nutrizio espezialistak.
Adituak azaldu duenez, aldaketa nabarmena gertatu da konfinamenduaren lehenengo asteetan eta azken asteetan gehien kontsumitu diren produktuetan."‘Biziraupen’ elikagaiak erosten hasi ginen, hala nola, janari ontziratua eta prestatua; oinarrizko jakiak, hala nola, olioa, arroza, pasta eta lekaleak; etxea garbitzeko produktuak, batez ere, lixiba eta desinfektatzaileak; eta, jakina, jada ospetsua den komuneko papera. Baina azken asteotan kontsumoak aldatu egin dira, batez ere, edari alkoholdunei (horien kontsumoa % 130 igo da) eta kontserbei dagokienez”.
Jarduera fisiko gutxiago
Aída Cadenas doktorearen aburuz, “zalantzarik gabe, garai latzak dira egungoak, baina horretatik guztitik ikasi beharko genuke, zoritxarrez, berriro ere antzeko egoera bat bizi izan behar badugu –birusa berragertzen bada edo beste kausa baten ondorioz–, ez gaitzan konfinamendu batek B planik gabe harrapatu, eta jakin dezagun nola jokatu eta horrela gure osasunean ondoriorik ez izateko”.
Amaitzeko, hau adierazi du adituak: “orain, kontsulta askotan, On Kixotek esango lukeen bezala, ‘desfacer el entuerto’ dagokigu, eta pazienteei, pilak jarri eta beren buruak zaintzen hastea, indarrak berritzeko. Ildo horretan, badago datu itxaropentsu bat, hots, alarma-egoeraren azken asteotan sukaldeko tresnen erosketa % 250eraino igo eta fitness-materialaren salmenta bikoiztu egin dela”.
El 90% de los cánceres cutáneos son carcinomas
“Los bebés por debajo del año deberían evitar la playa, en especial, los menores de seis meses”