Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Pneumoniak 10.000 pertsona inguru hilgo ditu Espainian aurtenPneumoniak 10.000 pertsona inguru hilgo ditu Espainian aurten

10.11.2017

Pneumoniak 10.000 pertsona inguru hilgo ditu Espainian aurtenPneumoniak 10.000 pertsona inguru hilgo ditu Espainian aurten

 

Klima hezeen gainean uste herrikoiak aski hedatuta badaude ere, “pneumoniaren lurralde-antolaketak ez du patroi geografiko argirik; halere, egiaztatu da pneumoniak intzidentzia handiagoa duela neguko hilabeteetan, hotz handiagoa denean”, azaldu duIMQ-ko pneumologo Isabel Urrutiak. Izan ere, duela gutxiko tenperatura-jaitsiera, arnas aparatuko espezialisten kontsultetan nabaritzen hasi da.

Mundu guztian Pneumoniaren kontrako Munduko Eguna ospatzeak (Osasunaren Mundu Erakundearen aburuz, pneumonia hiru heriotza-kausa nagusienetako bat da), osasun-arazo  hori prebenitzeak duen garrantziaz ohartarazten laguntzen du.

2005etik 2015era bitartean, pneumoniaren eraginez hil direnen kopurua 7.525 (2010ean) eta 10.000ren (2015ean) artean dabiltza, azken hamarkadako erregistrorik altuena, eta urte horietako batez bestekoa 8.679 pertsonena da. Haatik, goranzko joaera dago: “bizi-itxaropena handiagoa izatea eta gaixotasun kronikoen prebalentzia handiagoa izatea, oso kontuan hartu behar dira, zeren eta pneumonia ohikoagoa baita bizitzaren muturreko adinetan. Zenbat eta zaharrago, orduan eta komorbilitate-prebalentzia handiagoa eta arrisku handiagoa. Gainera, ospitaleratze-kopurua adinaren arabera ugaritzen da”, azpimarratu duUrrutia doktoreak. Izan ere, datorren urtean, patologia horrengatik 10.000 hildako inguru egongo omen dira.

 

 

Txertoak eta arrisku-faktoreak

IMQ-ko adituak adierazi duenez, pneumoniak “antibiotikoen bidez tratatzen dira. Tratamendu bat hautatu aurretik, pneumoniaren larritasuna eta pazientearen arrisku-faktoreak jakin beharra dago. Ondoren, pazientearen helmuga eta tratamendurik egokiena erabakitzen dira. Hala eta guztiz ere, ez da egoera horretara iritsi behar eta, horretarako, prebentzio-neurriak hartu behar dira”.

Halaber, txerto batzuek pneumonia mikoorganismo batzuen kontra prebenitzen laguntzen dute, hala nola, “pneumokokoaren kontrako txertoak, gripearen kontrako txertoak eta adin pediatrikoan jartzen diren txertoek, esaterako, B motako Haemophilus influenzae kontrakoak, elgorriaren kontrakoak, kukurruku-eztularen kontrakoak, astanafarreriren kontrakoak eta beste batzuek”.

Txertoa jartzeaz gain, “oinarrizkoa da arrisku-egoerak baztertzea. Bizimodu osasungarria izan behar da, behar bezala epeldu, eskuen higiene egokia izan, infekzioa kutsa dezaketen gainazalak garbitu, eztul egitean edo doministiku egitean ahoa estali, ez erre eta nutrizio-egoera egokia izan”, azaldu du IMQ-ko espezialistak.

Txertatzea da pneumonia pneumokozikoa prebenitzeko estrategietako bat. Gaur egun, bi txerto daude helduen eskura: txerto polisakaridoa (VNP23) eta txerto konjugatua (VNC13).

Pneumokokoaren kontra ez ezik, gripearen kontra ere txertatzea gomendatzen da, Haemophilus influenzaegatiko infekzioa pneumonia garatzeko arrisku-faktorea baita”.

 

 

Pneumokoko agresiboagoa  eta  multirresistentziak

IMQ-ko pneumologo Isabel Urrutiak adierazi duenez, “azken urteotan, pneumokokoaren (pneumonietan inplikatutako patogeno nagusienetako bat) prebalentzia eta birulentzia nabarmen handitu dira, eta egoera horri, azken hamarkadetan antibiotikoekiko erresistentzia handia sortu izana gehitu zaio”.

Horrek guztiak, pneumokokoaren kontrako txertoak hobetzeko “interes handiagoa” sortu du eta “txertoek infekzioak prebenitzen dituztenez, ondorioz, tratamendu gutxiago erabiliko dira eta, hortaz, multierresistentzia antibiotikoak geldiaraziko dira”.

Halaber, pneumokokoaren kontrako txerto konjugatuak erabiltzean, “infekzio inbaditzaileen eta andui erresistenteen kopurua gutxitu da, serotipo erresistentengatiko faringeko kolonizazioa gutxitzeari eta serotipo horien trasmisioa blokeatzeari esker”.

Etorkizunari begira, Urrutia doktoreak hauxe azaldu du: “antibiotiko berriak aztertzen ari dira, batez ere, pneumonia nosokomialak (ospitaleko inguruan hartzen direnak, patogeno multierresistenteek eragiten dituztenak) tratatzeko”.

Arrisku-faktoreak eta diagnostikoa

Bi sexuek arrisku-faktore berberak dituzte, hala nola, metabolismoaren gaixotasunak, gaixotasun kardiobaskularrak, zerebrobaskularrak eta diabetesa. Emakumeengan prebalenteenak diren arrisku-faktoreak, anemia, asma, depresioa eta patologia erreumatologikoak dira. Gizonengan, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK), tabakismoa, bronkitisa eta alkoholismoa.

Diagnostikoari dagokionez, “pneumoniarekiko bateragarriak diren sintomak dituzten pazienteen torax-erradiografian infiltratu erradiologikoa erabiltzea, diagnostikatzeko “urre-patroia” da”, bukatu du azaltzen IMQ-ko pneumologoak.