Iradokizunak
14.05.2019
Duela gutxi IMQ Zorrotzaurre Klinikako Minbiziko Tumoreen Batzordeak izan duen bilera batean, hauxe ondorioztatu da: protokolo eta gongoil zelatariarenbiopsia-teknika berriei esker, bularreko minbiziko kasu jakin batzuetan, hain zuzen, galtzarbekogongoilak erasorik daudenean eta tratamendua kimioterapiaz —kimioterapia neoadjubantea delakoaz—, hasten denean, posible da galtzarbeko gongoil guztiak erauztea eragoztea eta linfedema (gorputz-adar batean, kasu horretan, besoan, linfa ohiz kanpo metatzea), kasuotan gertatzen den albo-ondorioa, gertatzeko arriskua ia guztiz murrizten da.
IMQ Zorrotzaurre Klinikako ginekologo eta Ama-Haurren saileko koordinatzaile Luis María Guevara medikuak azaldu duenez, “bularreko minbiziaren tratamenduan gaurkotasun-gaietako bat da galtzarbearen maneiu kirurgikoa kimioterapia neoadjubantea hartzen duten pazienteegan, batez ere, diagnostikoan gongoil bat edo gehiago erasorik dutela egiaztatzen zaien horiengan”.
Paziente horiengan, duela gutxira arte, maneiu estandarra honetan zetzan: “kimioterapiaren ondoren gongoila hustean, zeren eta gongoil zelatariaren biopsia selektiboak ez baitzuen beharrezko fidagarritasunik. Haatik, gaur egun hori aldatzen ari da, eta azterlan batzuen arabera, paziente hautatuengan gongoilen biopsia selektibo hori tresna egingarria izan daiteke, baldin eta detektatzeko tasak hobetzen eta horren fidagarritasuna handitzen duten baldintzetan egiten bada, hots, analisi molekularreko metodo berriak erabiltzen badira edo analisi-protokolo berriak eta zorrotzak ezartzen badira”.
Horien adibide gisa, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Minbiziko Tumoreen Batzordean, hauek adierazi ziren: trazatzaile bikoitza (koloragarria eta teknezioa) erabiltzea, gongoil zelataria inmunohistokimika bidez edo tumore-karga txikiak detektatzea ahalbidetzen duten teknika molekurraren bidez aztertzea, gongoila tratamenduaren aurretik markatzea (ondoren erauziko dela bermatzeko) edo gutxienez bi gongoil aztertzea, besteak beste. Adituek adierazi dutenez, “aurretiko premisaren bat betetzerik ez badugu edo gongoiletako bat positibo balitz, galtzarbeko gongoilak hustu beharko lirateke”.
Kimioterapia neoadjubantea
IMQ Zorrotzaurre Klinikako ginekologo eta Ama-Haurren saileko koordinatzaile Luis María Guevarak adierazi duenez, ohikoagoa da bularreko minbiziaren tratamendua kirurgiaz hastea, “baina egoera jakin batzuetan, esaterako, lokalki aurreratuta dauden bularreko tumoreetan, hala nola, T3n eta T4n (5 cm-tik gorakoak edo pazientearen pareta torazikora hedatu diren horietan) eta N1ean, N2an edo N3an (gongoilak erasota daudenean) kimioterapia neoadjubante da, gaur egun, tratamendu estandarra”.
Kimioterapia bidez, “tumorearen bolumena txikiagotzea lortzen da, eta kasu batzuetan ezin operatuzko tumore batean kirurgia erabil daiteke. Beste kasu batzuetan, mastektomia egitea eragozten du eta bularraren kirurgia kontserbatzailea ahalbidetu”.
Halaber, kimioterapia neoadjubanteak tumorearen in vivo kimiosentsibilitatea zehazten du.
IMQ Zorrotzaurre Klinikako Bularreko Tumoreen Batzordea
Euskadiko klinikako Bularreko Tumoreen Batzordea 2013an abiarazi zen. Harrezkeroztik, aldizka biltzen da kasu klinikoak aurkeztu eta eztabaidatzeko, eta arreta berezia jartzen die kasu berezienei edo eztabaidagarrienei, jakintza-alor anitzeko moduan diagnostikorik eta tratamendurik onenak erabakitzeko eta tumoreen jarraipena egiteko.
Batzorde hori bularreko minbizia diagnostikatu eta tratatzen diharduten arlo desberdinetako (erradiodiagnostiko, ginecologia, kirurgia plastikoa, anatomia patologikoa, oncologia eta medikuntza nuklearra) espezialistek osatzen dute.
IMQ Zorrotzaurre Klinikan beste batzorde batzuk ere badaude, hala nola, biriketako tumoreena edo urologiarena.
El control de la dosis de radiación en pacientes con cáncer rectal mejora su calidad de vida
La clínica IMQ Zorrotzaurre, primera en Europa en emplear ecografía en alta resolución frente al cáncer de próstata
Me han diagnosticado cáncer: ¿y ahora qué?