Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Kirolbet-Baskoniako jokalariei mediku-azterketa egin zaie IMQ Amárica osasun-zentroan

20.08.2018

Kirolbet-Baskoniako jokalariei mediku-azterketa egin zaie IMQ Amárica osasun-zentroan

Irailaren 29an Tecnyconta Zaragoza taldearen kontrako partidarekin hasiko den aurtengo denboraldiari begira, elektrokardiograma- eta ekokardiograma-probak egin dizkiete gaur, goi-mailako lehiaketarako osasun-azterketak osatzeko, Kirolbet-Baskoniaren lehen taldeko jokalariei, IMQ Amárica osasun-zentroan. Azterketok joan den astean hasi ziren, jokalarien osasun-egoera eta kirol-errendimendua aztertzeko helburuarekin.

Pedro Martínez Sánchezen jokalari guztiei egin diete gaur osasun-azterketa. Hala, hauexek dira IMQ Amárican egon diren jokalariak: Luca Vildoza, Johannes Voigtmann, Marcelino Huertas, Matt Janning, Ilimane Diop, Jayson Granger, Vincent Poirier, Iván Martínez, Tornike Shengelia, Patricio Garino eta, azken fitxaketa, Darrun Hilliard, San Antonio Spurs taldetik datorren eskolta iparamerikarra. María Jesús García Sánchez doktorea, IMQ Amáricako kardiologoa, arduratu da talde gasteiztarrari azterketak egiteaz.

IMQ, Kirolbet-Baskoniaren mediku-aseguratzaile ofiziala

IMQ Kirolbet-Baskoniaren mediku-aseguratzaile ofiziala da 2007-2008 denboralditik. Jokalari gorri-urdinei IMQ Amárica osasun-zentroan egin zaie osasun- eta kirol-azterketa. Zentroak kirol-medikuntzaren arloko punta-puntako teknologia du, baita mediku espezialistak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien profesionalak eta errehabilitazioaren arloko profesionalak ere. Gainera, IMQ Baskonia-Alavés taldearen 5+11 irabazi-asmorik gabeko fundazioaren kide babeslea da.