Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k Real Sociedadekin berritu du gipuzkoako kirolarekin duen konpromisoa

17.01.2020

IMQ-k Real Sociedadekin berritu du gipuzkoako kirolarekin duen konpromisoa

Berriro ere, Reale Arena bi marea urdinen batasunaren lekuko izan da: kirol-mareak eta osasun-mareak bat egin dute, Real Sociedad eta IMQren (Igualatorio Médico Quirúrgico) arteko lankidetza-hitzarmena beste hiru denboraldiz berrituko baita. Akordio horren bidez, euskal aseguratzaileak, Euskadiko liderra denak, klub horri eta horren jokalariei laguntza emateko konpromisoa hartu du.

Real Sociedadeko presidente Jokin Aperribayek eta Fundazioko zuzendari Andoni Iraolak egin diote harrera, Txurdinekin batera, IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriari; hori aseguratzailearen Gipuzkoako arduradun berriarekin, Susana Calvorekin, eta IMQ-ko Komunikazio eta Marketin zuzendariarekin, Mercedes Bayónekin, etorri da, 2022ko ekainaren 30era arte indarrean egongo den akordioa sinatzeko egintzara.

Horrela, IMQ-k eliteko kirolari ez ezik oinarrizko kirolari ere egiten dien ekarpena indartu egin du, oraingo honetan, Real Sociedad Fundazioari, zeinaren helburuak kirol-, kultura- eta gizarte-jarduerak –hala nola, kirola gizartera hurbiltzea, hainbat kategoriatan eta adinetan egin dadin– zabaldu eta sustatzea diren.

Javier Aguirregabiria aukera horretaz baliatu da IMQ-k euskal kirolaren alde egiten duen apustua gogorarazteko eta, halaber, agerian jarri du duela 13 urtetik hona Real Sociedad taldearekin duen lotura: "balio berberak ditugu, esaterako, talde-lana, hobetzeko grina eta bizi-aztura osasungarriak, zeinek bere kolore korporatiboez gain. Guretzat ohorea da Fundazioarekin nahiz Real Sociedadekin elkarlanean aritzea, futbol-taldeak erronka asko baititu aurretik, hala nola, denbora gutxi barruko Errege Kopako final-hamaseirenak eta Superkopa. Eta horietarako eta beste batzuetarako arrakastarik handienak opa dizkiegu”.

Real Sociedad taldeko presidente Jokin Aperribayentzat akordioa oso baliotsua da. “Poz-pozik gaude IMQ hiru denboraldiz gehiagoz gure ondoan egotearekin, eta gure klubaren alde egindako apustua eta horretan jarritako konfiantza eskartzen ditugu”.

IMQ, euskal kirolarekin

IMQ-k apustu irmoa egin du eliteko kirol profesionalaren alde nahiz oinarrizko euskal kirolaren alde; izan ere, euskal kirol-erakundeek osasuna sustatzeko antolatu ohi dituzten jarduera-aukera ugariari laguntza ematen dio.

Gaur egun, IMQ da talde hauen aseguratzaile mediko ofiziala edo babeslea: Real Sociedad, SD Eibar, Gipuzkoa Basket, Kaiarriba Donostiarra arraunketa-taldea, Behobia-San Sebastián lasterketa, Donostiako Enpresen Lasterketa; baita Athletic Club, Retabet Bilbao Basket, Baskonia eta Deportivo Alavés ere, besteak beste.