Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k 88 larrialdiri eman zien arreta 2018-19 denboraldian San Mamesen, Europako estadiorik seguruenean, alegia

16.10.2019

IMQ-k 88 larrialdiri eman zien arreta 2018-19 denboraldian San Mamesen, Europako estadiorik seguruenean, alegia

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 67 ikaslek (gradu hauetakoak: Medikuntza (14 ikasle) eta Erizaintza (53 ikasle)) lekuan bertako prestakuntza hasi dute gaur, San Mames estadioan –2017tik, Europako seguruena–, hain zuzen, Athletic Cluben partidetan osasun-gorabeherarik gertatuz gero nola jokatu jakiteko eta jarduteko protokoloak ezagutzeko.

Ikasle horiei –bost koordinatzailek zuzenduta– Athletic Clubeko osasun-zerbitzuetako buru Josean Lekue sendagileak egin die harrera, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle Juan Gondra eta Fernando Ortega eta IMQ-ko Prestazio arloko arduradun Jon Mendiguren bertan egon direla.

Medikuntza eta Erizaintzako ikasleentzako praktika horiek urtero antolatzen ditu Athletic Cluben osasun-aseguratzaile ofiziala den eta jokalarien eta San Mameseko partidetako ikusleen osasun-laguntzaz arduratzen den IMQ-k, hain zuzen, talde zuri-gorriarekin eta, duela 20 urtez geroztik, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearekin sinatutako hitzarmenen arabera.

Behar dutenei lehen arreta ematea eta ikusleen artean larrialdirik dagoen antzematea da ikasleen misioa. Era berean, laguntza eskatzen dutenen egoeraren lehenengo balorazioa egitea dagokie, baita egoera osasun-langileei berehala jakinaztea eta IMQ-ko laguntza-taldeak gainbegiraturik, osasun-laguntza ematen laguntzea ere.

Osasun-laguntzak, San Mamesen

Ikasleen harrera bitartean, 2018-2019 denboraldian San Mamesen emandako osasun-laguntzari buruzko datuak ezagutarazi ziren: 88 jarduketa egon ziren guztira; horien artean,  64 lekuan bertan eman ziren eta gainerako 24ak anbulantzia bidez. Hortaz, lekuan bertako arretak eta deribazioak % 17,76 gutxitu dira 2017-2018 denboraldikoekin parekatuz.

Arretarik ohikoenak hauek izan ziren: traumatismoak (10 kasu), buruko minak (7), zauriak (5), zorabioak (5) eta sinkopeak (4). Denboraldi osoan intoxikazio etiliko bakarra erregistratu zen.

San Mamesera bertaratzen diren ikusleen osasun-segurtasunaz arduratzen direnek aparteko gorabehera gutxi egon zela azpimarratu zuten, kontuan hartuta La Ligako Athletic Cluben 19 partidaz eta milaka ikuslez ari garela.

San Mamés, Europako estadiorik seguruena

IMQ da Athletic Clubeko taldeetan —lehen taldea, kimuena, emakumezkoen taldea…— bildutakoen osasun-aseguratzaile ofiziala. Halaber, IMQ-k Athletic Clubekin eta UPV/EHUrekin sinatu dituen lankidetza-hitzarmenen arabera, San Mamesera bertaratzen diren 53.000 zale baino gehiagoren osasun-arretaz ere arduratzen da.

Horretarako, duela hogei urtez geroztik, partidu bakoitzean giza talde bikaina antolatu ohi du, estadioko tribunetan barrena: koordinatzaile bat, lau sendagile eta zortzi erizain, baita hiru anbulantzia ere, oinarrizko bizi-euskarridun bi eta ZIU mugirkordun bat. Eta zeregin hori  UPV/EHUko 70 ikasle ingururen laguntzak indartzen du.

Estadioko osasun-azpiegitura biribiltzeko, bederatzi erizaindegi eta hamabi desfibriladore ere badaude, horietako lau, bihotz-erreskateko zubateak. Hori dela eta, duela urte batzuk, San Mames izan zen Kardiobabeserako Zerbitzu Integrala abiarazi zuen lehen futbol-zelaia (desfibriladore erdiautomatikoak), bihotz-istripuak lekuan bertan tratatzeko. Halaber, Pazientearen Segurtasunarekin loturiko UNE 179.003 ziurtagiria lortu izanari esker, San Mames Europako lehenengo futbol-estadioa izan zen 2017an osasun-segurtasuna ziurtatzen.