Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k SD Eibar taldearekin berritu du aseguratzaile medika ofiziala izateko hitzarmena

16.02.2018

IMQ-k SD Eibar taldearekin berritu du  aseguratzaile medika ofiziala izateko hitzarmena

Igualatorio Médico Quirúrgicok (IMQ)  SD Eibar taldearen Aseguratzaile Mediko Ofiziala izaten jarraituko du, gaur goizean, Ipurua estadioan, klub eibartarreko zuzendari kudeatzaile Patricia Rodriguezek eta IMQ-ko zuzendari nagusi Miguel Ángel Lujuak kirol-babesletzaren gaineko hitzarmena sinatu baitute.

Hitzarmen horren arabera, osasun-erakundeak bere zerbitzu medikuak jarriko ditu klubaren lehenengo taldearen eta talde teknikoaren eskura, denboraldi honetan, bi denboraldi gehiagotarako luzatzeko aukerarekin. Kluba mailaz jaisten bada ere osasun-asistentziak iraungo duela hitzartu da.

Akordio horren eskutik, SD Eibar taldeak, balore berberak dituzten enpresekiko lankidetza-konpromisoa sendotu du, eta IMQk, Euskadiko kirol-, kultura- eta gizarte-jarduerak babestu eta sustatzekoa.  

IMQ-k 83 urteko historia du eta Euskadiko osasun-aseguratzaile nagusia da. Euskal osasun-sarerik handiena du: 1.700 profesional eta 2.400etik gora kontsulta, 354.000 bezeroren zerbitzura.