Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Igurcok lankidetza protokoloa sinatu du Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuarekin

21.11.2017

Igurcok lankidetza protokoloa sinatu du  Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuarekin

 

Medikuntzan eta bioteknologian etengabe gertatzen ari diren aurrerapenek, bizi-itxaropena luzatzen laguntzen dute —gaur egun, 84 urtekoa, emakumeentzat; 77 urtekoa, gizonentzat—, baina horiek ez dituzte beti bizi-kalitate onargarria eta osasun-egoera hoberena bermatzen. Zerbaitegatik hainbat ikerlan zientifikok ondorioztatu dute  gizakion bizitzaren azken hamar urteetan mendekotasun-maila agertzen dela, patologia anitz kronikoen eskutik.

Bilbori dagokionez, bilbotarren % 30 inguruk ditu hirurogeiurte edo hortik gora: horrek biztanleriaren zahartzea agerian uzten du. Gizartean integratuta dagoen bizimodu osasungarriaren aldeko prebentziozko programa garatzea erronka da. Arlo soziosanitarioko behar jakin batzuen izaera misto eta konplexuak, halabeharrez, arretarako osasun- eta gizarte-jarduketak elkarren osagarri eta koordinatuak izatera darama; hortaz, nahitaezkotzat jotzen da esku hartzen duten erakundeen arteko akordioa.

Lankidetza-hitzarmenaren ildo nagusiak

Egoera hori ikusita, IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios erakundeak lankidetza-hitzarmena sinatu du Osakidetzako Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuarekin, bi erakundeon arteko koordinazio egoki baterako zubiak eraikitzeko asmoz.

Hitzarmen horren asmoa da egoitza batean bizi diren adinekoei kalitate eta segurtasun bikaineko irizpidedun arreta bermatzea, baita asistentzia-prozesuan, egoitza-arloan eta lehen arretan esku hartzen duten profesionalen arteko elkarlana sustatzea, osasun-baliabideak arrazionalizatzea eta farmazia-prestazioaren efizientzia hobetzea,pertsona xede izatea, hots, lanbide-talde bien (egoitza/LMT) pazientetzat hartzea, eta pertsonen arteko komunikazioa sustatzea ere, adineko pazienteari buruzko informazio partekatzeko.

Halaber, egoitza batean sartzean gutxienez datu-multzo batzuk biltzeko beharra ezartzen du hitzarmenak, baita ospitaleratze edo gorabehera nabarmenak izan dituzten prozesuen ondoren datuak eguneratzekoa ere, historia kliniko informatizatu egokia izateko. Era berean, prozedura, tratamendu edo deribazioen gaineko akordioak eta ezagunak diren prozesuen gaineko izapideak bizkortzea ere ezartzen du.

Era berean, lehen mailako arretako eta egoitzako taldeen artean, prestakuntza-saioak, jardunbide klinikoari buruzko gidaliburuak eta protokoloak partekatzeko aukera jasotzen da testuan.

Protokoloan sinatutakoa indarrean sartu eta sei hilabetetara berraztertzea dakar hitzarmenak, horren jarraipena eraginkorra izan dadin.

Neurri baliagarrien bidezko aplikazioa

Igurco eta Bilbo-Basurtu ESIren arteko akordioa, duela gutxi indarrean sartu dena, neurri baliagarri batzuen bidez aplikatzen da. Komunikazio-bideak bi erakundeen arduradunen (lehen mailako arretako erizaintzako arduradunak eta egoitzako arduradunak) helbide elektronikoen bitartez burutzen dira.

Egoitzak, hilean edo hiru hilez behin, biltegiaren, erosketen eta farmaziaren eskabidea igortzen dio osasun-zentroari, eta erizaintzako laguntzaileak eskabide horiek berraztertu eta mekanizatuko ditu Lehen Mailako Arretako Zerbitzuan eta Bilbiden.

Analisi klinikoen eskabidea, mediku kontsulta-orri grafitodunaren bidez egiten da. Egoitzako osasun-langileek odola ateratzen du, eta ondoren osasun-zentrora eramaten da, kontsulta-orriarekin batera. Erizaintzako laguntzaileak mediku kontsulta-orri elektronikoa sortzen du Osabide-LMAn eta lagina gainerakoak bezala izapidetzen du. Egoitzako medikuek historia kliniko elektronikoaren bidez ikusten dituzte emaitzak; hortaz, laborategian emaitzak ez dira paperean inprimatu behar izaten.

Sail artekoak Bibo-Basurtu ESIn dauden deribazio-irizpideen arabera egiten dira. Halaber, larrialdietara deribatzeko, deribazio kontsulta-orria erabiltzen da. Orri hori Igurcoko mediku batek beteko du, eta horrek alta-txostena  Osabide Integra-ren bidez ikusi ahal izango du. Arreta espezializatuko kontsultetara deribatzeko, bi  modu erabiltzen dira: zuzenekoa eta ez zuzenekoa. Zuzeneko kontsulta eskatzeko, egoitzako medikuak deribazio-orri bera betetzen du, lehen esandako protokoloei jarraiki.

Igurcoko medikuak uste badu sail arteko ez zuzena egin behar dela, pazientearen historian eskatutako deribazioa eta horren zergatia erregistratzen ditu eta ondoren, ordua eskatzen du osasun-zentroan lehen mailako arretako medikuarekin. Mediku horrek pazientearen historian egoitzak erregistratutako eboluzio-txostena kontsultatzen du eta sail arteko ez zuzena egiten du, egokitzat jotzen badu; egoitzako medikuak historia kliniko elektronikoan bistaratuko du erantzuna.