Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Gehieneko inkrementala aldapan athleticeko jokalarientzat IMQ-ren azterketetan

12.08.2020

Gehieneko inkrementala aldapan athleticeko jokalarientzat IMQ-ren azterketetan

Asteazken honetan, abuztuaren 12an, Athletic Club-eko lehen taldeko futbolariak denboraldi-aurrea hasi aurretiko proba medikoak egiten hasi dira IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean.

Klubeko talde medikoko arduradunek, Lekue eta Angulo sendagileek, ikuskatuko dituzte 1998-99 denboraldiaz geroztik Athletic Cluben aseguratzaile mediko ofiziala den IMQ-ko kirol-medikuntzako espezialista Pablo Aranda medikuak egingo dituen probak.

Izan ere, azterketa hauek egingo zaizkie: analisi klinikoa, pisu, altuera eta tolesturen balorazio zineantropometrikoa; bihotzeko eta biriketako balorazioa atsedenean, gehieneko esfortzuaren proba laktatoekin, bihotzeko ekografia, indar muskularra neurtzeko balorazio isozinetikoa eta azterketa biomekaniko podologikoa. Beste urte batzuekin alderatuta aurten dagoen desberditasuna, pandemia dela bide, honetan datza: proba fisikoen antolamendua Lezamaren eta IMQ Zorrotzaurreko Kirol Medikuntzako Unitatearen artean banatuko da, leku itxi batean jende-samaldarik egon ez dadin.

Pablo Aranda doktoreak azaldu duenez, eliteko kirolarientzako azterketa medikuei dagokienez, “balorazio medikoa antzekoa da diziplina guztietan, baina, futbolarien kasuan, esfortzu-proba gehieneko inkrementala da arrapalan, mailatan izan beharrean, eta, oro har, futbol-jokalariek lortzen dituzten abiadurak saskibaloi-jokalariek lortzen dituztenak baino  handiagoak dira”.

Azkenik, eta konfinamenduak Athleticeko jokalariengan izan ditzakeen ondorio fisikoak ikusita, Aranda doktoreak hau adierazi du: "gure ustez, horiengan ez du ondoriorik izango, aurten beste urte batzuetan –6 edo 8 aste– baino gutxiago gelditu baitira. Aurten hiru aste baino ez dira gelditu, eta, beraz, aste hauetan atseden aktiboa hartuta, oso baldintza onetan itzuli beharko lirateke hurrengo denboraldi-aurreari ekiteko”.