Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Esklerosi anizkoitza da gazteen gaixotasunagatiko desgaitasun kausa nagusia

14.12.2023

Esklerosi anizkoitza da gazteen gaixotasunagatiko desgaitasun kausa nagusia
  • Euskadin 2.400 pertsonak baino gehiagok ei dute gaixotasuna, eta hori hogei eta berrogei urte bitartean agertu ohi da. Eritasuna izateko arriskua Lurreko paraleloen arabera aldatzen da: Euskadi arrisku ertain-handiko zona batean dago.

  • Esklerosi anizkoitzaren maiztasunak emakumeengan handitzen jarraitzen du: gizon bakoitzeko hiru emakumek dute. Kausa? Ikertzaileen arabera, ingurumen-faktore posible bat, oraindik identifikatu ez dena.

  • Aurrerapen zientifiko eta terapeutikoak gaixotasunaren pronostikoa onerako aldatzen ari dira, baina eritasuna oraindik sendaezina da.

Esklerosi anizkoitza da gazteen gaixotasunagatiko desgaitasun kausa nagusia. Izan ere, «esklerosi anizkoitza 30 urte bete aurretik agertzen da gehienetan, eta ohikoagoa da emakumeen artean gizonen artean baino, gizon bakoitzeko hiru emakumeri eragiten baitie». Gaitzaren prebalentzia 120 kasukoa da 100.00 biztanleko, eta «Euskadin 2.400 pertsonak baino gehiagok ei dute», adierazi du Alfredo Rodríguez-Antigüedad sendagileak, IMQ-ko neurologoak, abenduaren 18an, Esklerosi Anizkoitzaren Egun Nazionalaren esparruan.

Esklerosi anizkoitza patologia inflamatorio, kroniko, progresibo eta neurodegeneratiboa da eta, hortaz, desgaitasuna eragiten du. Bereizgarri du nerbio-sistema zentraleko hainbat aldetan (garunean eta muinean) bata bestearen ondoren lesio inflamatorioak agertzeak, Toki bat lurreko ekuatoretik zenbat eta urrunago egon, orduan eta prebalentzia handiagoa du gaixotasunak, eta Euskadi arrisku ertain-handiko zona batean dago.

Komunitate zientifikoak esklerosi anizkoitzaren kausa oraindik ezagutzen ez badu ere, gauza jakina da ingurmen-faktoreren baten eta aurretiko jarrera indibidualaren arteko elkarreraginagatik gertatzen dela gaixotasuna.«Azken urteotan esklerosi anizkoitza, gizonekin alderatuta,  emakumeengan pixkanaka aregoatu izanak indartu du ingurumen-faktore bat dagoelaren ideia, baina oraindik ez dakigu zein den faktore hori», azaldu du Rodríguez-Antigüedad doktoreak.

Sintomak

Sintomei dagokienez, lesio horietako bat adierazpen klinikoko zona batean agertzen denean, ezarpen akutuko sintomak eragiten ditu (birgaixotzea edo agerraldia):«pertsonak gorputz-adar batean edo gehiagotan sentimena edo indarra galtzen du, ikusmen bikoitza du edo begi batetik ikusmena galtzen du, besteak beste». Haatik, disfuntzio horiek nerbio-sistema zentralean gertatzen direnez, sintoma asko ager daitezke. «‘Ageriko’ sintomak ez ezik, hala nola indarra, sentimena edo ikusmena galtzea, pairatzen dituztenentzat hain ageriko ez diren sintomak ere dituzte pazienteek, esaterako, mina, nekea edo antsietatea. Kanpotik ‘ezkutu’ diren sintoma horiek sufrimendu handia eragiten dute eta, batzuetan, ingurukoek ez dute egoera ulertzen», azaldu du IMQ-ko neurologoak.

Esklerosi anizkoitzaren bilakaera, bestelakoa

Esklerosi anizkoitz errepikari-atzekaria da hasierako eboluzio modurik ohikoena. Hori dutenek sintoma neurologikoen gertakari akutuak izaten dituzte bata bestearen ondoren, eta horiek berez eboluzionatzen eta hobera egiten dute, sekuelak izanda edo horiek gabe.

Hasieran eboluzio errepikari-atzekaria duten paziente batzuengan, urte batzuen buruan, eboluzio sekundario-progresiboa gertatzen da, zeinean narriadura neurologikoa motel eta progresibo egiten den, birgaixotzerekin zerikusirik izan gabe.

Esklerosi anizkoitz primario-progresiboa, gaixotasuna 40 urtetik aurrera agertzen zaienek ohi dute. Paziente horiek ez dute inoiz agerraldirik izaten, eta hasieratik dute narriadura neurologikoaren pixkanakako areagotze geldoa.

Tratamendua

Euskadiko neurologoaren aburuz, «Euskadin esklerosi anizkoitza duten pazienteei ematen zaien osasun-arreta goi-mailakoa eta bikaina da, eta, horri esker, diagnostikoa goiz detektatu eta tratamendua goiz eman daiteke. Horrela, Euskadin gaixotasun hori dutenen bizi-kalitatea eta pronostikoa hobetzea lortzen da».

Esklerosi anizkoitzak ez du sendabiderik. Hala ere, badaude tratamendu eraginkorrak, kasu askotan patologia kontrolatzen laguntzen dutenak. IMQ-ko espezialistak xehatu duenez, gaur egun, hamalau botika daude merkaturatuta, hamar ekintza-mekanismo desberdinak dituztenak. «Botika horietako batek ere gaixotasuna sendatzen ez badu ere, gaur egun modu oso eraginkorrean prebenitu ditzakegu agerraldiak eta ebaluzio progresiboa atzeratu edo prebenitu, eta hortaz, desgaitasuna».

Ikerketa

Ikerketari dagokionez, «odol-biomarkatzaileei esker, modu zehatzagoan monitorizatu ahal izango dugu gaixotasuna, pertsona bakoitzak jasotzen duen tratamenduaren eraginkortasuna garaiz baloratzeko, eta doitasunezko medikuntza pertsonalizatuan aurrera egiteko».

Bestetik, medikuntza birsortzailea, hots, gaixotsunak eragindako mina konpontzera bideratuta dagoena, «ez da utopiatzat hartzen jada, eta eremu horretan sakon ikertzen ari da. Etorkizun hurbilean ez ei da emaitza praktikorik lortuko, baina saiakuntza klinikoak egiten ari dira hori lortzeko», amaitu du azaltzen IMQ-ko neurologoak.