Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak lankidetza-hitzarmena sinatu du IMQ-rekin

08.11.2018

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak lankidetza-hitzarmena sinatu du IMQ-rekin

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak IMQrekin hitzarmen bat sinatu berri du osasun-estaldura izan dezaten sendagileek 70 urtera arte, aseguru medikoetan baztertua egon ohi den adin-tartea.

Sinatutako hitzarmena betez, IMQk eskuragarri jarriko dizkie 4.000tik gorako elkargokideei osasun-laguntza, ospitaleratze eta istripu aseguruak. Horrela, elkargokideek, baldintza onuragarrietan, Euskadin liderra den aseguru medikoa kontratatu ahal izango dute haientzat eta familiakoentzat.

IMQk elkargokide medikoei aurreko guztia duten polizak sinatzeko aukera eskaintzen die, hala nola, IMQ Aktiboa Poliza eta IMQ Urdina Poliza, zeinek osasun-estaldura osoa bermatzen die onuradunei lehen mailako medikuntzan, larrialdietan eta anbulantzia-zerbitzuetan: espezialitate mediko-kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, goi-kirurgia espezializatua, haurdunaldia eta erditzea, familia plangintza, ospitaleratzeak eta psikoterapia, besteak beste. Hori guztia Euskadiko mediku pribatu talde handienarekin eta klinika nahiz zentro propioen sari handienaren artean hautatzeko askatasunarekin.

Gainera, IMQk elkargokideei deskontu bereziak eskainiko die IMQ Zurriola Zentro Medikoan, IMQ asegurua izan zein ez izan. 2012an ireki zenetik, Donostiaren erdigunean dagoen lehen espazio mediko-kirurgikoa da. Bertako instalazioak punta-puntakoak dira eta ospitaleratzerik eskatzen ez duen osasun arreta osoa, ziurra eta espezializatua emateko behar diren teknologia mediku aurreratuak eta ekipamentu asistentzialak ditu. Abangoardiako teknologia duen 700 metro karratuko azalera duen zentru honetan 50 profesionaletik gora egiten dute lan 27 espezialitate eta kirurgia handiko anbulatorioan.

IMQk gaur egun 1.000 enpresatik gorakoen eta 354.000 asegurudunen konfiantza du. Bestalde, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak hitzarmena eta haren hedapena sustatuko du elkargokideen artean. Horretarako, dituen komunikazio kanalak nahiz euskarriak erabiliko ditu, eta jakinaraziko die poliza biak kontratatzeko eskaintza indarrean egongo dela 2019ko urtarrilaren 31ra arte.