Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Bilbao Basket-ek IMQ-ren esku utzi du berriro “beltzez jantzitako gizonen” osasuna

21.01.2021

Bilbao Basket-ek IMQ-ren esku utzi du berriro “beltzez jantzitako gizonen” osasuna

RETAbet Bilbao Basket-ek osasun-arreta eta babeserako hitzarmen berria aurkeztu du gaur jendaurrean Bilbao Arenan. Akordio horrek datozen bi denboraldietan, 2022ko ekainaren 30era arte, IMQrekin lotuko du Kluba. 

RETAbet Bilbao Basket-eko presidente Isabel Iturbe eta zuzendari nagusi PedjaSavovic eta IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiria, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako espezialista Pablo Arandarekin eta aseguratzailearen komunikazio eta marketin zuzendari Mercedes Bayonekin, arduratu dira jendaurrean kirol-jauregiko instalazioetan 2007. urteaz geroztik IMQ-k RETAbet Bilbao Basket-ekin Klubeko lehen taldeko jokalarien aseguratzaile mediko ofiziala izateko duen lankidetza-hitzarmen hori sinatu izana jakinarazteaz.

IMQ-ko zuzendari Javier Aguirregabiriak saskiratze batzuk partekatu zituen saskibaloi-jokalekuan, eta ez zuen aukera galdu kirol honekiko bere estimua adierazteko: “trebetasun motorrak hobetzen ditu, adimen-azkartasuna garatzen du, sistema kardiobaskularra bizkortzen du, muskuluak indartzen laguntzen du, konfiantza bultzatzen du eta IMQn ari garenok bat gatotzen balore batzuk transmititzen ditu,… tamalgarria da saskiak hain altu egotea”, esan zuen txantxetan. RETAbet Bilbao Basket-eko presidente Isabel Iturbek, bestetik, poza hartu zuen bi erakundeen arteko lankidetzak jarraitzeagatik. “Harro egoteko modukoa da guretzat IMQ-ko profesionalak gertu izatea, zalantzarik gabe, erreferentzia baitira gure lurralde historikoan. Osasuna funtsezkoa den garaiotan haien lana are garrantzitsuago bihurtzen da. Poz-pozik gaude gure kirolaren alde egindako apustuarekin”.

IMQrekin sinatutako itun estrategikoari esker, RETAbet Bilbao Basket taldeko jokalariek estaldura medikoa eta kirurgikoa izango dute era guztietako gaixotasun eta lesioetarako, Euskadi barruan nahiz hortik kanpo. Eta, hori guztia, EAEko konpainia liderraren bermearekin; izan ere, zentroak, teknologia eta erreferentziako profesionalak jarri ditu konpainiak jokalarien eskura.

Sinatutako hitzarmenaren parte gisa, IMQ-k RETAbet Bilbao Basket-ekin adostu du, halaber, langileei eta horiekin bizi diren ezkontideei eta seme-alabei estaldura ematea, Klubaren esku jarri dituen osasun eta hortzetako polizei esker. Era berean, IMQ Bilbao Basket Fundazioko kide babeslea izango da, 2022ra arte berritu baitu irabazi-asmorik gabeko erakunde horrekin sinatutako lankidetza-hitzarmena.

Azkenik, eta berritze horren barruan, Alex Mumbrucomo nahiz Javier Salgado IMQren Bizkaiarentzako irudi marka izan daitezen adostu da, hitzartutako babesletza-ekimenen barruan, eta beltzez jantzitako gizonek, Klubeko zerbitzu medikoek hala ezartzen dutenean, urteko osasun-azterketa eduki dezaten, baita denboraldian zehar egin beharreko kontrol-analisiak ere.

Konpromiso hori ageriago uzteko, bi erakundeek jaurtiketa libreen lehiaketa jokatu dute Bilbao Arena jokalekuan, eta hartan RETAbet Bilbao Basket-eko jokalariek nahiz bi erakundeetako zuzendariek parte hartu dute.