Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Klinikek Ingurumenaren Munduko Egunarekin konpromisoa hartu dute aurten ere eta herritarrak jabearazteko jarduerak antolatuko dituzte

02.06.2022

IMQ Klinikek Ingurumenaren Munduko Egunarekin konpromisoa hartu dute aurten ere eta herritarrak jabearazteko jarduerak antolatuko dituzte
  • ‘Zero kilometroko’ menua, paziente pedriatikoak sentikortzea, argazki-lehiaketa, kartelak eta gizartea jabearazteko bideo bat dira IMQ Zorrotzaurre Klinikan egingo diren ekimenetako batzuk.

  • IMQ klinikek ingurumen-kudeaketari buruzko ISO 14.001 ziurtagiria dute duela hamar urtez baino gehiagoz geroztik, eta 2017. urtetik, ISO 50001 ziurtagiria, energia kudeatzeko sistemen eraginkortasunaz ziurtatzen duena. Halaber, hainbat sari eman dizkiete klinikei, ingurumenarekin duten konpromisoagatik.

Zorrotzaurre eta Virgen Blanca IMQ klinikek bat egin dute, aurten ere, Ingurumenaren Munduko Egunarekin. Ekimen hori Nazio Batuen Erakundeak  sustatu ohi du urtero,  eta ekainaren 5a aprobetxatzen du gobernuak, enpresak, komunitateak eta pertsonak premiatzeko klima-aldaketa zakarrari, habitat-galerei eta kutsadurari aurre egiteko zein aldaketa egin dezaketen hausnartzera.

Helburu garrantzitsuei atxikitzeko eta IMQ ospitale-zentroek egunetik egunera jasangarriagoak eta ingurumenarekiko errespetsuagoak izateko egiten duten apustua agerian jartzeko, IMQ Zorrotzaurre klinikak iragarri du ekainaren 3tik 6ra bitartean hainbat ekimen jarriko direla abian klinikako instalazioetan.

Hortaz, Euskadiko osasun pribatuko ospitale-zentro handiena denaren jatetxeko bisitari guztiek, inguruko elikagaiekin, hots, ‘zero kilometrokoekin’ –saltokitik 100 km baino gutxiagora ekoiztutakoak– egindako menu berde eta ekologikoa dastatzeko aukera izango dute. Menu berezi horren janaurrekoa vichyssoise-a izango da, porru-karraskariarekin espeziaz ondua; lehenengo platera, tomate eta gazta freskoko hostopila tapenadearekin; bigarren platera, oilaskoa eztiarekin, ezkaiarekin eta erromeroarekin; eta postrerako, meloi-smoothie-a. 

Umeak –gure planetaren etorkizuna– ingurumenaren zaintzari buruz jabearazteko ‘Koloreztatu zure mundua’ ekimena proposatu da. IMQ Zorrotzaurre klinikako Pediatria Larrialdietan planeta zaintzearekin lotutako motiboekin prestatu diren lau irudi-orrietako bat entregatzean datza, umeek zerbitzuan alta hartu ondoren kolorezta dezaten.

Halaber, helduentzat, IMQ kliniketan argazki-lehiaketa bat antolatu da, aurten, ‘Natura gure ingurunean / La naturaleza en nuestro entorno de vida’ lelopean. Jasotako argazkiak IMQ Kliniketako Ingurumen Batzordeak ebaluatu ditu, eta ‘Simbiosis entre civilización y naturaleza’ izenburuduna jo dute irabazletzat; egilea, Jon Bilbao, 16 urtekoa, IMQ kliniketako bateko langile baten semea.

Egun horietan, IMQ Zorrotzaurre Klinikaren barneko telebista-kanalak ingurumena zaintzeko beharrari buruzko sentsibilizazio-bideo bat emango du, zeinaren bitartez, bi kliniketan helburu horrekin lotuta egin ohi diren ekintzak ere zabalduko diren, hala  nola energia-kontsumoa, lehengaien kontsumoa edo hondakinen sorrera murrizteko neurriak, osasun-sektorea bezalako konplexutasun bereziko eremu batean.

Azkenik, telebista-kanal hori ez dagoen tokietan, paper birziklatuan inprimatutako sentsibilizazio-kartelak jarriko dira; izan ere, paperaren erabilera urtez urte aprobetxatzen da, horren kontsumoa murrizteko.

Hain zuzen ere, euskal aseguratzailearen kliniken Pazientearen Kalitate eta Segurtasuneko arduradun Isabel Urrutiak nabarmendu duenez, «IMQ-k papera murrizteko politika oso argia du aspaldidanik, hainbat neurriren bitartez, esaterako preskripzio elektronikoaren eta asegurudun guztiei administrazio-izapideak paperean egiteko beharra ezabatzearen bidez. Politika hori kliniketako hainbat zerbitzueri ere aplikatzen zaie, eta, guztira, urtean hainbat tona paper aurreztea lortzen da».

Isabel Urrutiak hau azpimarratu du horren harira: «IMQ klinikek ingurumen-kudeaketari buruzko ISO 14.001 ziurtagiria dute duela hamar urtez baino gehiagoz geroztik, eta 2017. urtetik, ISO 50001 ziurtagiria, energia kudeatzeko sistemen eraginkortasunaz ziurtatzen duena».

Halaber, klinikek hainbat aintzatespen lortu dituzte ingurumenaren arloan egindako lanagatik, hala nola 2015ean Bilboko Udalak karbono-aztarna murrizten laguntzeagatik eman zien saria, eta, 2019an, Europako sari EWWR (European Week for Waste Reduction) jaso zuten, kutsatzaile emergenteei buruzko proiektu batengatik; 30 herrialde baino gehiagotako 14.347 proposamen baino gehiagoren artean irabazle aukeratu zen taldea. Urrutiak sari hau ere aipatu du: Ospitale Ingeniaritzaren Espainiako Elkarteak 2021ean emandako saria, IMQ ospitale-zentroetan energia-kontsumoa murrizteko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko proiektuari esker.

«Era berean, IMQ Taldea Nazio Batuen Munduko Itunaren Hamar Printzipio Unibertsalei atxiki zaie, eta, hortaz, Garapen Jasangarriaren Helburuekin loturiko hainbat ekintza garatzen ari da, eta zentroen prozesu operatiboak eta asistentzialak digitalizatzearen alde egin du, besteak beste, konpainiaren karbono-aztarna minimizatzen laguntzeko», azpimarratu du Pazientearen Kalitate eta Segurtasuneko arduradunak.

Aurreko guztiaz gain, urtero, IMQ Zorrotzaurre klinikaren eskutik, ‘Planetaren ordua’ ekimenarekin bat egiten da: WWFk (World Wild Fund for Nature) sustatutako munduko ekimena da, natura babesteko beharrari buruzko kontzientzia soziala areagotzeko lan egiten duena, eta, horretarako, energia-kontsumoa murrizten, biodibertsitatea babesten eta klima-aldaketaren eta emisio kutsagarrien ondorioak arintzen laguntzen duten neurriak hartzen ditu.