Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Buru nahasmendu kronikoa duten 2 kasuren artean 1 nerabezaroan edo haurtzaroan agertzen da

09.10.2018

Buru nahasmendu kronikoa duten 2 kasuren artean 1 nerabezaroan edo haurtzaroan agertzen da

 

Buru-nahasmendu kronikoa duten bi kasuren artean bat helduaroan baino lehenago agertzen da. Horietatik guztietatik (garapen-etapetan, hots, nerabezaroan edo haurtzaroan, intzidentzia desberdina badute ere), antsietate-nahasmenduak, jokabide disruptibokoak (arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendu are), gogo-aldartearen nahasmenduak eta elikadura-portaeraren nahasmenduak nabarmentzen dira, prebalentziagatik. Eta espektro autistako nahasmenduek eta nahasmendu psikotikoek, adierazitakoak bezain larriak badira ere, intzidentzia txikiagoa dute.

Buru Osasunaren Munduko Eguna (urriaren 10a) dela eta, Javier Goti doktoreak datu horiek (hainbat erkidegotan, hainbat egilek buru-osasuna helduaroaren kontua bakarrik ez dela nabarmentzeko azterlan epidemiologiketan jakinarazi dituztenak) azpimarratu ditu, Buru Osasunaren Espainiako Konfederazioak aurten asmatu duen ikurritzarekin bat etorriz: "Hezkuntza inklusiva, buru-osasun positiboa".

Balioen alde egiten duen, aniztasuna eta inklusioa lantzen dituen eta zoratzeko abiaduraz aldatzen ari den gizarte baten erronkak kontuan hartuko dituen hezkuntza aldarrikatzea da Egun horren helburua, geroko belaunaldien buru-osasuna hobea izan dadin.

Horiek  horrela, IMQ Amsa-ko haur-psikiatra Goti doktoreak hauxe azpimarratu du: “azken hamarkadotan hainbat gizarte-eragilek egindako ahaleginak eta lortutako aurrerapenak handiak izan badira ere,  haurren eta gazteen buru-nahasmenduak oso gutxi ezagutzen dira eta, ondorioz, egoera kaltegarriak edo aurreiritziak gertatzen dira”.

“Nahasmendu horiek ezagutu ez izanak, hortaz, patologia horien ondorioak muga litzaketen esku-hartze terapeutikoak goiz eskuratzea zailtzen du kasu askotan, eta horiek kroniko bihur litezke. Kroniko bilakatzeak eta arretarik ez jasotzeak, eta horiek ezagutu ez izanak, nahasmendu horiek dituztenei buruzko aurreiritziak pizten dituzte eta horien gaineko estigma indartzen dute. Horiek ezagutu ez izanak, nahasmenduen izaerari, kausei eta ondorioei buruzko okerreko ideiak dakartza, baita estigma, bazterketa eta gaitzespena ere”, azpimarratu du.

Ildo horretan, hau ere adierazi du Goti sendagileak: “nahasmenduak ezagutarazi behar dira, estigma eta aurreiritzia saihesteko; are gehiago hezkuntza-ereduek balioetan hezteko zereginean porrot egiten badute”.Baliotzat har ditzakegu, egoera desberdinen aurrean nola jardun markatzen duten erreferentzia-puntuak, usteak eta jarrerak, hain zuzen, kultura eta gizarte guztietan sustraituta daudenak eta jokatu eta harremanak izateko ereduak zehazten dituztenak. Horiek eratzea prozesu dinamikoa da, garapen pertsonalaren eboluzio-etapen bitartez, norberaren nortasunaren zati izan arte”.

Hori dela eta, adituak hauxe azpimarratu du: “balioetan heztea eta balioak jakinaraztea familia, eskola eta gizartearen ardura partekatua da, eta osasuna eta errespetuan, enpatian eta berdintasunean oinarritutako elkarbizitza sustatzeko jarrerak sortzeko aukera da, zeren eta kontzeptu haiek edozein zailtasun dutenak (esaterako, osasun fisiko edo mentaleko arazoren bat) gizarteko espazioetan sartu eta gizarteratzea sustatzen baitute”.

Balioetan heztea ez da ikastetxeetan irakasten den irakasgai izatera mugatu behar; inklusiboa izan beharko litzateke eta irakasle guztiak, eskola-elkartea, familiak eta komunitatea inplikatu beharko lituzke. Ikaskuntza hori barnera dadin behar den eredua, ezingo da gauzatu ikasgelen barruan gertatzen denaren eta horietatik kanpo gertatzen denaren artean desakordioak badaude”, adierazi du IMQ Amsa-ko sendagileak.

Horrela, IMQ Amsa-ko adituak, beste egile batzuek buru-osasunaz baliotan hezteko modu hori sustatzeko adierazi dituzten estrategia praktikoen berri eman nahi du: