Iradokizunak
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betetzeko, zure esku ipintzen dugu "informazio orokorra" izeneko atala. Atal horrek webgune atari honetako (aurrerantzean, "Webgunea”) entitate titularraren identifikazio datuak jasotzen ditu:
Titularra: IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS (aurrerantzean IMQ)
Helbidea: Maximo Agirre, 18 (bis), 48011 Bilbo
Posta elektronikoa: imq@imq.es
Telefonoa: 900 81 81 50
IFZ: A-95321386
Erregistroko datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 4587 liburukia, 15 folioa, BI-43293 Orria, 1. inskripzioa.
Bat-egitearen erregistro-datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 58 liburukia, 0 folioa, BI-3808-A, 15. inskripzioa.
Bere jarduerak burutzeko, IMQk honako erregistro datu eta administrazio baimen hauek ditu:
IMQk badu kode etikoa, eta honako bi gida hauei atxikita dago: "Jardunbide egokien gida bizi-aseguruak ez diren aseguruen produktuei buruzko informazio-agirian erabilitako terminologian” eta “Erreklamazioei barne ebazpena emateko jardunbide egokien gida", biak ala biak UNESPArenak.
En caso de que entienda que sus derechos como consumidor no se han visto respetados puede acudir a la plataforma de resolución alternativa de conflictos de la Comisión Europea https://ec.europea.eu/consumers/odr/ así como a la Dirección General de Seguros y Fondos de Pensiones a través de la web https://www.dgsfp.mineco.es/reclamaciones
Webgunera sartzea eta berau erabiltzea Legezko Ohar honetako zehaztapenei lotuta dago, zerbitzuren batean sartzean baldintza berezi batzuk onartu beharko direla baztertu barik.
Webgunera sartzea onartzen duen erabiltzaile orok onartzen du une horretan indarrean den Legezko Oharrean zehaztuatako baldintza orokorrei men egiten diela, eta, holakorik bada, aplikagarriak diren baldintza partukularrei ere.
Beraz, erabiltzaileek arretaz irakurri behar dute Legezko Oharra Webgunea erabili nahi duen bakoitzean, baita unean erabili bahi dituzten produktu eta zerbitzuei dagozkien baldintza partikularrak ere.
Edonola ere, IMQk beretzat gordeko du Webgunearen itxura eta konfigurazioa, baita Legezko ohar hau edo unean uneko baldintza partikularrak, edozein momentutan eta aldez aurretik abisatu behar izanik gabe aldatzeko eskubidea.
Webgunean sartzea doakoa da erabiltzailearentzat. IMQk baimena ematen die erabiltzaileei Webgune honetara sartzeko eta bertatik ibiltzeko, bertan dauden zerbitzu eta edukiak erabiltzeko eta ikusteko.
Erabiltzaileak bere borondatez eta beren-beregi onartzen du Webgunean sartzeko eta hori erabiltzeko erantzukizuna, eta baita bertan eskaintzen diren eduki eta zerbitzuei buruzkoena ere.
Horrez gain, debekatuta dago Webgunera legez kanpoko edo baimendu gabeko helburuekin sartzea eta erabiltzea, xede ekonomikoa izan zein ez. Hori eginez gero, erabiltzailearen erantzukizunpean izango da.
Erabiltzaileak hitz ematen du ez dituela kenduko, ezabatuko, mugituko, manipulatuko edo aldatuko:
IMQk beretzat gortdetzen du dagozkion jarduera legalei ekiteko eskubidea, norbaitek ondoren agertzen diren debekuak urratuz gero:
Wegunearen helburua IMQk eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen informazioa zabaltzea da; hortaz, bertan agertzen den informazioa ez da eskaintza loteslea. Merkaturatutako produktuen tipologiari buruz eta emandako zerbitzuei buruzko informazio generiko guztia baliozkoa izango da web-orri honetan argiratatzen denean.
Era berean, Webguneak IMQk eskaintzen dituen produktuak kontratatzeko beharrezko datuak emateko aukera eskaintzen du.
IMQk osasunari, medikuntzari, ospitalei, gaurkotasunari eta bestelako gaiei buruzko artikuluak jar ditzake Webgunean. Eduki horiek IMQko erabiltzaileen esku jartzen da, bere edo hirugarrenen iturrietatik jasotako informazioarekin. IMQ saiatzen da edukiak ahal denik eta kalitaterik onena izan dezaten, baina ez du bermatzen eduki horien erabilgarritasuna, zehaztasuna, sakontasuna, egokitasuna eta/edo gaurkotasuna. IMQk adierazten du edukiek informazio helburu hutsa dutela eta erabiltzaileak berak kontrastatu eta ebaluatu behar du erabili nahi dituen.
Webgunean edukiak jartzeak ez dakar inola ere aseguruei, osasunari edo beste edozeri buruzko aholkularitza zerbitzua. Erabiltzaileak onartuko du Webguneko edukietan jasotako informazioa ez dela nahikoa edozein motako erabakiak hartzeko. Hortaz, Webguneko edukietan jasotako informazioa ezin da hartu aseguruei, osasunari edo beste edozeri buruzko aholkularitzaren ordezko gisa.
IMQk beretzat gordetzen du Webgunean aldaketak aldez aurretik jakinarazi gabe egiteko eskubidea, bertako edukiak edo diseinua eguneratu, zuzendu, aldatu, erantsi edota kendu nahi duenean. Webgunearen edukiak aldian-aldian eguneratzen dira. Informazioaren eguneratzea ez denez berehalakoa, gomendatzen dizugu Webgunean dagoen informazioa indarrekoa eta zehatza dela egiaztatzea beti.
IMQ sozietateak beretzat gordetzen du Legezko Ohar hau edota aplika daitezkeen bestelako erabilera baldintzak betetzen ez dituzten erabiltzaileei Webgunera edo bertako zerbitzuetara sarrera ukatzeko edo kentzeko eskubidea, edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi barik.
IMQ sozietateak arrazoizko ahalegin eta baliabide guztiak jarriko ditu Webgunea eskuragarri egoteko; hala ere, ezin du bermatu Webgunerako sarbidean etenik edo akatsik egongo ez denik, eta ez du bere
gain inolako erantzukizunik hartuko Interneterako konexioak dirauen bitartean gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik.
IMQ sozietateak, halaber, ezin du bermatu Internet bidezko informazio transmisioak erabat ziurrak izango direnik, hainbat faktore bere kontroletik kanpo daudelako. IMQ sozietateak ez ditu bere gain hartuko informazio transmisioan gerta litezkeen gorabeheren ondorioz erabiltzaileak paira ditzakeen kalte edo galerak, esaterako, datuak galtzea edota hirugarren batzuk baimen barik sartzea.
Dena dela, jakinarazten dizugu IMQ sozietateak segurtasun politikari eutsiko diola izaera pertsonaleko datuen tratamenduan, indarrean dagoen espainiar estatuko legeriari jarraiki.
Webgunearen diseinua, edukia eta iturburu kodea, bai eta bertan agertzen diren logo, marka eta gainerako zeinu bereizgarriak, IMQren edo horren alde lizentzia duten hirugarrenenak dira. Hortaz, guztiz galarazita dago horiek erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, transformatzea edo bestelako antzeko jarduerak egitea, non eta ez duen hori guztia egiteko IMQk baimena idatziz eman ezean.
Bere webgunetik IMQren Webgunera hiperesteka bat edo lotzeko gailu tekniko bat (estekak edo botoiak esaterako) ezarri nahi duen erabiltzaileak eta, oro har, edozein pertsona fisiko edo juridikok IMQren baimena izan behar du, aldez aurretik eta idatziz.
Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi harremana dagoenik IMQ eta Hiperesteka jartzen den webgunearen jabearen artean, ezta IMQk bertako edukiak edo zerbizuak onartzen edo onesten dituenik ere. Edonola ere, IMQk beretzat gordetzen du Webgunera egindako edozein hiperesteka edozein momentutan debekatzeko edo deusezteko eskubidea, hiperesteka jarri den Webgunearen jarduera eta edukiak ez-zilegiak izan daitezkeenean bereziki.
Halaber, IMQk interesgarriak gerta ahal zaizkizun beste webgune batzuetarako sarrera bideratzen dizu. Dena dela, web orri horiek ez dira IMQ sozietatearen ardura, eta ez ditu gainbegiratzen ez edukiak , ez Webgunearen funtzionamendu estekatua, ez bertan sartzeak edo hura erabiltzeak ekar litzakeen kalteak.
“IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A., DE SEGUROS Y REASEGUROS (“IMQ”) erakundearen aseguru-poliza bat webgunearen bidez kontratatzea eskatuz gero, zordunak (hartzaileak) honako hauei baimena ematen die:
· IMQri, instrukzioak bidal diezazkion zordunak (hartzaileak) kontua zorduntzeko aseguru-eskabidearen ereduan adierazi duen finantza-erakundeari eta
· finantza-erakunde horri, haren kontuan zordunketak egin ditzan hartzekodunaren (IMQ) instrukzioei jarraituz.
Dituen eskubideen zati gisa, zordunak legez eska diezaioke finantza-erakundeari dirua itzultzeko, harekin sinatutako kontratuaren zehaztapenetan eta baldintzetan ezarritakoa betez.
Kontuan zordundutako datatik hasita hurrengo zortzi asteetan egingo da itzultzeko eskabidea.
Zure eskubideei buruzko informazioa eskuratzeko zure finantza-erakundera jo dezakezu.
Aurrekoa gorabehera, IMQk, gainerako kontratu-agiriekin batera, etxera bidaliko dion SEPA helbideratze-agindua sinatuta itzultzera derrigortuta dago hartzailea”.
Lege Ohar honetako edukiak eta baldintzak espainiar estatuko legeen edo espainiar estatuan aplikagarriak diren legeen arabera arautzen dira.
“Online Bulegoa” IMQk bere bezeroen esku jartzen duen zerbitzua da, IMQrekin kontratatu dituzten produktu eta zerbitzuekin lotutako informazioa on line kontsultatzeko aukera izan dezaten.
“Online Bulegoan” sartzeko, IMQn aseguratutako erabiltzaileek erregistratu behar dute, bere poliza zenbakia, hartzailea baldin bada, edo txartel zenbakia adieraziz, beste datu pertsonal batzuekin batera. Era berean, Legezko Oharra (https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Aviso-Legal) eta Datuak Babesteko Politika (https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Protección-de-Datos) irakurri eta onartu beharko dituzte.
Erabiltzaileak bermea emango du jakinarazten dituen datu guztiak egiazkoak eta benetakoak direna, eta haren ardura izango da emandako informazioa egunean edukitzea. Halaber, hitz ematen du “Online Bulegoaren” Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetara sartzeko identifikazio datuak (erabiltzailea-pasahitza) behar bezala zainduko dituela eta ez diela hirugarrenei sartzen eta erabiltzen utziko. Erabiltzailea arduratuko da horiek behar bezala ez erabiltzeagatik sor daitezkeen kalte eta galerez.
“IMQ ON” IMQk bere bezeroen esku jartzen duen aplikazioa da, euren historia klinikoa kontsultatzeko, euren mediku aholkulariarekin kontaktuan jartzeko eta osasun aholku eta funtzionalitate pertsonalizatuak izateko aukera izan dezaten.
“IMQ ON” aplikazioan sartzeko, IMQn aseguratutako erabiltzaileek erregistratu behar dute, bere txartel zenbakia adieraziz, beste datu pertsonal batzuekin batera. Era berean, IMQren Legezko Ohar orokorra (https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Aviso-Legal) eta IMQ On aplikazioaren Legezko Ohar espezifikoa (https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Aviso-legal-IMQ-ON), IMQren Datuak Babesteko Politika orokorra (https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Protección-de-Datos) eta IMQ On aplikazioaren politika espezifikoa https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Protección-de-Datos-IMQ-ON) irakurri eta onartu beharko dituzte.
Erabiltzaileak bermea emango du jakinarazten dituen datu guztiak egiazkoak eta benetakoak direna, eta haren ardura izango da emandako informazioa egunean edukitzea. Halaber, hitz ematen du “IMQ ON” aplikazioan eskaintzen diren zerbitzuetara sartzeko identifikazio datuak (erabiltzailea-pasahitza) behar bezala zainduko dituela eta ez diela hirugarrenei sartzen eta erabiltzen utziko. Erabiltzailea arduratuko da horiek behar bezala ez erabiltzeagatik sor daitezkeen kalte eta galerez.
“IMQ ON” aplikazioak beharrezko segurtasun-neurri teknikoak, antolamenduzkoak eta juridikoak ditu, erabiltzen den informazioaren segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko araudi aplikagarriarekin bat.
IMQren Legezko Ohar orokorrean jasotakoaz gain (https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Aviso-Legal), IMQ ON aplikazioaren kasu espezifikoan honako hau hartu beharko da kontuan:
“IMQ ON” aplikazioa erabili ahal izateko IMQren bezeroa izan behar da.
Horretaz gain, “IMQ ON” aplikazioak baimena eskatuko dio erabiltzaileari bere gailuaren funtzio hauetara sartzeko:
IMQk osasunari, medikuntzari, ospitalei, gaurkotasunari eta bestelako gaiei buruzko artikuluak jar ditzake “IMQ ON” aplikazioan. IMQk eduki horiek jartzen ditu erabiltzaileen eskura bere edo hirugarrenen iturrietatik jasotako informazioarekin. IMQ saiatzen da edukiak ahal denik eta kalitaterik onena izan dezaten eta arrazoizko eguneraketak egin daitezen, baina ez du bermatzen eduki horien erabilgarritasuna, zehaztasuna, sakontasuna, egokitasuna eta/edo gaurkotasuna. IMQk adierazten du edukiek informazio helburu hutsa dutela eta erabiltzaileak berak kontrastatu eta ebaluatu behar du erabili nahi dituen.
“IMQ ON” aplikazioan edukiak jartzeak ez dakar inola ere aseguruei, osasunari edo beste edozeri buruzko aholkularitza zerbitzua. Erabiltzaileak onartuko du “IMQ ON” aplikazioko edukietan jasotako informazioa ez dela nahikoa edozein motako erabakiak hartzeko. Hortaz, “IMQ ON” aplikazioko edukietan jasotako informazioa ezin da hartu aseguruei, osasunari edo beste edozeri buruzko aholkularitzaren ordezko gisa.
IMQren Datuak Babesteko Politika orokorrean jasotakoaz gain (https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Protección-de-Datos), IMQ ON aplikazioaren kasu espezifikoan honako hau hartu beharko da kontuan:
“IMQ ON” IMQk bere bezeroen esku jartzen duen aplikazioa da, (1) euren historia klinikoa kontsultatzeko, (2) euren mediku aholkulariarekin kontaktuan jartzeko eta osasun aholku eta funtzionalitate pertsonalizatuak izateko aukera izan dezaten.
IMQ ez da bere bezeroen osasun-informazioan sartuko eta ez du erabiliko bezeroak IMQrekin kontratatu duen Aseguru-polizan aurreikusitakotik eta IMQren eta IMQ ON aplikazioaren Datuak Babesteko Politikan jasotakotik kanpo (bezeroek eurek ikerketak egiteko baimena eman ezean, magnitude globalekin normalean, eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen kudeaketa eta asistentziaren kudeaketa hobetzeko helburuarekin).
Aurrekoa alde batera utzi gabe, kontuan har dadila honako hau:
(1) IMQ On aplikazioaren abantailetako bat zure eta zure ordezkatuen historia kliniko bateratuan modu erraz eta seguruan sartzeko aukera da
Zure historial klinikoa kontsultatzeko, zure medikuari baimena eman behar diozu aldez aurretik (zure osasun-datuen arduraduna baita) zure historia klinikoa INFO33+ izeneko aplikazio informatikoan jartzeko (etorkizuneko eguneraketak eta izen komertzialaren aldaketak barne). Aplikazioa erabiltzeak ezinbestean dakar, IMQ Taldearekin lotutako bestelako profesional eta/edo kliniketara jotzen baduzu, horiek ere zure (edo, holakorik bada, zure ordezkatuaren) historia kliniko osoaren berri izatea (une horretan www.info33.grupoimq.es edo www.grupoimq.es webguneetan jasota baldin badaude), eta baimena ematen diezu pazientearen historia klinikoa INFO33+ aplikazioan (eta etorkizunean izan ditzakeen eguneratzeetan) edo aplikazio bateragarrietan sartzeko.
(2) Aplikazioaren abantailak kudeatzen eta optimizatzen laguntzeko, zure osasunerako mediku aholkularia esleituko zaizu.
CONSULTORIOS MEDICOS DEL IMQ BIZKAIA, S.L.U. (“CONSULTORIOS MÉDICOS DEL IMQ”), IMQ taldeko sozietatea, arduratuko da “IMQ On” aplikazioan eskaintzen diren osasun-aholkularitzako zerbitzuak emateaz mediku aholkulari pertsonal baten bitartez.
Hori dela eta, CONSULTORIOS MEDICOS DEL IMQ sozietatea, zure osasun-datuen arduraduna den aldetik, zure datuak (eta, horrelakorik egonez gero, zure ordezkatuenak) tratatuko ditu, osasunari buruzkoak barne, jasotzen duzun osasun-aholkularitza mantentzeko, kudeatzeko eta garatzeko helburuarekin (osasun-gomendio pertsonalizatuak eta balizko osasun-arriskuei buruzko abisuak barne, horrelakorik bada). Halaber, CONSULTORIOS MEDICOS DEL IMQ sozietateak IMQren bezeroak “IMQ On” aplikazioan sartzen dituen osasun-datuak gainbegiratzeko eta balioesteko ere tratatuko ditu datuak.
IMQren bezeroa horren berri izan du eta baimena ematen dio CONSULTORIOS MEDICOS DEL IMQ sozietateari aplikazioan sartutako osasun-datuak, behin gainbegiratuta eta balioetsita, INFO33+ izeneko aplikazio informatikoan jartzeko (etorkizuneko eguneraketak eta izen komertzialaren aldaketak barne). Aplikazioa erabiltzeak ezinbestean dakar, IMQ Taldearekin lotutako bestelako profesional eta/edo kliniketara jotzen baduzu, horiek ere zure (edo, holakorik bada, zure ordezkatuaren) historia kliniko osoaren berri izatea (une horretan www.info33.grupoimq.es edo www.grupoimq.es webguneetan jasota baldin badaude), eta baimena ematen diezu pazientearen historia klinikoa INFO33+ aplikazioan (eta etorkizunean izan ditzakeen eguneratzeetan) edo aplikazio bateragarrietan sartzeko.
Halaber, osasun-asistentziaren arloko lan jarduera duten material eta zerbitzu hornitzaileak ere sartu ahal izango dira historia klinikoan. Hortaz, IMQren bezeroaren historia kliniko osoan bezeroak berak berariaz baimendutakoak baino ezin izango dira sartu, hemen zehaztutakoarekin bat.
Datuak Babesteko araudian jasotakoa betetze aldera, CONSULTORIOS MÉDICOS DEL IMQ sozietateak egingo duen zure datue tratamenduari buruzko informazio hau helarazten dizugu.
Tratamenduaren arduraduna: |
CONSULTORIOS MEDICOS DEL IMQ BIZKAIA, S.L.U., IFK zk. B-95629135 (“CONSULTORIOS MÉDICOS DEL IMQ”). CONSULTORIOS MÉDICOS DEL IMQ sozietatearekin harremanetan jar zaitezke aurrez aurre edo postaz Bilboko helbidean (Bizkaia), Máximo Aguirre kalea 18 (bis), (PK 48011), edo emailez: centro-imqcolon@imq.es
|
Datuak babesteko ordezkaria (“DBO”) |
IMQko DBOrekin emailez jar zaitezke harremanetan: dpd@imq.es |
Tratamenduaren helburuak |
Ematen den osasun-aholkularitza mantentzea, kudeatzea eta garatzea (osasun-gomendio pertsonalizatuak eta balizko osasun-arriskuei buruzko abisuak barne, horrelakorik bada). IMQren bezeroak “IMQ On” aplikazioan sartzen dituen osasun-datuak gainbegiratzea eta balioestea. |
Tratamenduaren oinarri juridikoak |
Legezko obligazioak betetzea, kontratu-harremana betearaztea, interes legitimoa eta, beharrezkoa denean, baimena. |
Zure datuen hartzaileak |
Zerbitzu medikoen emaileak, tratamenduaren arduradunak, agintariak, bankuak, finantza-entitateak, epaileak edo auzitegiak. |
Hirugarrenen datuak erabiltzea
|
Batzuetan gerta liteke CONSULTORIOS MÉDICOS DEL IMQ sozietateak hirugarrenek jasotako zure datuak erabili behar izatea, osasun-zerbitzuak eman izanagatik sortutako datuak barne, zerbitzuak egoki eman ahal izateko. |
Zure datuak gordetzeko epea |
Ezarritako harremana mantentzeko ezinbesteko epean baino ez dira gordeko, eta harremana amaitutakoan blokeatu edo ezabatuko dira, hala badagokio. |
Eskubideak |
Zure eskubideak (erabili, zuzendu, ezabatu, mugatu, eraman, aurkaratu, etab.), doan erabil ditzakezu: (a) aurrez aurre CONSULTORIOS MÉDICOS DEL IMQren bulegoetan; (b) postaz Bilbon (Bizkaia), Máximo Aguirre kaleko18 (bis), (PK 48011) (Bezeroarentzako Arreta sailera zuzenduta); edo (c) emailez: centro-imqcolon@imq.es helbidean (atxiki behar duzu beti zure NANren kopia irakurgarria edo zure nortasuna ofizialki egiaztatzen duen beste agiri bat). Halaber, DBOrekin jar zaitezke harremanetan edo erreklamazioa aurkeztu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es). Informazio gehigorako, sartu gure webgunean: https://www.imq.es/sites/IMQCorporativo/default/es_ES/Protección-de-Datos.” |
Aplikazioak eskaintzen dituen abantailak erabili ahal izateko, beharrezkoa da bezeroak baimen informatua berariaz ematea CONSULTORIOS MEDICOS DEL IMQ sozietateak bere datu pertsonalak trata ditzan.
IMQk honako helburu hauekin tratatuko ditu zure datuak (eta/edo zure ordezkatuenak, holakorik bada):
(i) “IMQ ON” proiektua inplementatzea, dokumentu honetan jasotakoarekin bat. Helburu horrek eskatzen du, besteak beste, IMQk, aplikazioaren titularra eta kudeatzailea den aldetik, zure profila (eta, holakorik bada, zure ordezkatuenak) kudeatzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren datuak tratatuko dituela (konexio eta sarbide datuak, besteak beste).
(ii) Unean unean “”IMQ On” aplikazioan erabilgarri dauden zerbitzuen administrazio-zebitzuak ematea (adibidez: hitzorduak kudeatzea, zerbitzuak kobratzea eta fakturatzea, gertuen dituzun IMQ zentroak geolokalizatzea, eta abar).
IMQko bezeroak betebeharra onartzen du, eta IMQri eta hemen aipatutako gainerako erakundeei adierazten eta bermatzen die hirugarrenen datu pertsonalak emanez gero, behar bezala informatu dituela eta pertsona fisiko horien baimena izan duela IMQri eta hemen aipatutako gainerako erakundeei euren datuak emateko, datuok hemen zehaztutako moduan erabil ditzaten
Zure datu pertsonalak ezarritako harremana mantentzeko ezinbesteko epean baino ez dira gordeko, eta harremana amaitutakoan blokeatu edo ezabatuko dira, hala badagokio.
“IMQ ON” aplikazioak arreta digital globala eskaintzen du, eta hainbat funtzionalitate eskaintzen dizkie erabiltzaileei: aholku pertsonalizatua, arriskuak txikiagotzeko abisuak, mediku-hitzorduen abisuak, medikazioa hartzeko alarmak, dieta eta ariketa fisikorako planak, eta geolokalizadorea ere badauka, IMQ osasun-zentrorik hurbilena aurkitzeko, wellness zerbitzuak, lorpnak edo ibilbideak neurtzea edo erabiltzaileen loaldia kontrolatzea.
Geolokalizazioaren kasuan, horrek gailua monitorizatzea dakar, erabiltzailearen kokalekua ezagutzeko, helburu hauekin baino ez: IMQ osasun-zentro hurbilena aurkitzea edo laguntza eskatzea osasun-larrialdia gertatuz gero.
Hala ere, erabiltzailearen intimitatea eta pribatutasua babesteko, honakoaren berri ematen dizugu:
- IMQ ON aplikazioa deskargatzean, gailu mugikorrak geolokalizazio sistema aktiba dezake.
- Erabiltzaileak desaktibatu ahal eta behar du berak bahi duenean.
- Geolokalizazioa erraz aktibatzen eta desaktibatzen da era honetan:
Dena den, azpimarratu nahi da geolokalizazio datuak azaldutako helburuetarako baino ez direla erabiliko: zentroak aurkitzea eta osasun-larrialdiak. Datuok konfidentzialak dira eta ez zaizkie hirugarrenei ematen.
Geolokalizazioaren ondoriozko datu pertsonalak IMQren ardurapeko fitxategi batean gehituko dira, adierazitako helburuekin. IMQ ON aplikazioak hartu beharreko segurtasun-neurriak inplementatzen ditu tratatzen den informazioaren osotasuna, segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko. Datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatzen dira eta ez zaizkio hirugarren bati ematen interesdunaren baimenik edo lege babesik gabe.
Klausula hau onartuta, erabiltzaileak onartzen du behar bezala informatuta dagoela eta berariaz baimentzen du bere datuak adierazitako helburuekin tratatzea. Erabiltzaileak ez badu baimen hau onartzen, ez du aplikazioa instalatu edo erabili behar, aplikazioa erabiliz gero, ezin baita saihestu datuak erabiltzea.