Iradokizunak
IMQ Kirola aseguruarekin kirola berme guztiekin egiteko asegurua duzu, kirol-medikuntzan eta azken teknologia medikoetan espezializatutako profesional-talde batekin.
Reconocimiento médico deportivo completo que incluye:
- Anamnesia: familia-aurrekarietatik eta aurrekari pertsonaletatik bildutako informazioa.
- Bihotz-biriketako azterketa medikoa eta lokomozio-aparatuaren balorazioa.
- Balantze morfoestatikoa.
- Zineatropometria: gorputz-osaeraren eta koipe-ehunekoaren balorazioa.
- Gehieneko esfortzuaren proba, laktatoak hartuta.
- Kirol-medikuntzako espezialistaren txostena, gomendioekin.
Estaldura osoa dago kirol-lesioen aurrean:
- Espezialitate guztiak: kardiologia, traumatologia, kirurgia ortopedikoa.
- Fisioterapia eta errehabilitazioa.
- Ospitaleratzea.
- Irudi bidezko diagnostikoa.
- Larrialdiak 24 ordu.
Teknologia aurreratuenak kirol-medikuntzan
Azterketa fisiko integrala eta kirola egiteko gaitasuna neurtzeko balorazioa izango duzu
Laguntza mediko oso zabala
Kirol-jardueratik eratorritako osasun-arazoak tratatzeko espezialitate mediko guztiak.
Lehen mailako kirolarien laguntza bera jasoko duzu
Athletic Club de Bilbao, Real, Deportivo Alaves, Baskonia… taldeetan aholkulari aritzen diren kirol medikuntzako espezialistek tratatzen zaituzte.
Kirola 1, IMQ osasun-asegurua duten bezeroentzat soilik.
Modalitate honek mediku-aseguruaren osagarri gisa funtzionatzen du. Hau da, kontratatuta duzun modalitatearen arabera dagozkizun estaldurak mantentzen dituzu, eta zure asegurua osatzeko kirol-lesioetarako laguntza gehitu dezakezu, kirol-azterketa medikoarekin eta zure kirol-errendimendua hobetzeko aholkularitzarekin.
Kirola 2, IMQ osasun-asegururik ez baduzu
Gure mediku-aseguru osoenak (IMQ Urrea) kirol-lesioak tratatzeko dituen espezialitate mediko guztiak eskaintzen ditu, baita kirol-azterketa medikoa eta aholkularitza pertsonalizatua ere.
Kirolarientzako aseguru mediko bat eskaintzen dizulako, lesioak saihesten eta zure egoera fisikoa hobetzen laguntzeko. Aseguru honekin, kirol-medikuntzan adituak diren profesionalen aholkularitza jasoko duzu, eta, aldi berean, laguntza medikoa eta kirurgikoa izango duzu lesioak izanez gero, Euskadiko osasun pribatuko mediku espezialisten koadro zabalarekin.
IMQ Kirolaren bidez, zure kirol-jardunaren ondorioz sortutako lesioak tratatzeko espezialitate guztietan duzu laguntza mediko-kirurgikoa.
Ez, aseguru hau kirolari profesionalentzat eta amateurrentzat pentsatuta dago. Gure kirol-medikuntzako taldeak modu pertsonalizatuan aztertuko du zure kasua, eta aholkuak emango dizkizu zure egoera fisikoaren eta lortu nahi dituzun helburuen arabera.
Behin kontratua sinatuta, 3 hilabete baino ez dituzu itxaron beharko eliteko urteko kirol-azterketa medikoa eta kirol-medikuntzako gure espezialisten lehen balorazio-kontsulta egiteko.