Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak arnas birus sintzitialaren aurka txertatzeari ekin dio

01.12.2023

IMQ Zorrotzaurre Klinikak arnas birus sintzitialaren aurka txertatzeari ekin dio
  • Arnas birus sintzitiala da urtebetetik beherako umeen bronkiolitis eta pneumonien kausa nagusia, eta patologia horiek larriak izan daitezke, hilgarriak ere.

  • Iazko epidemiaren goieneko unearen ostean, eta «eraginkortasun eta segurtasun handiko profila» duen txerto bat dagoenez, ume-talde batzuk txertatzeari ekin zaio.

2022-2023 neguko denboraldian, arnas birus sintzitialaren kutsatzearen goieneko unea erregistratu zen, COVID-19aren pandemiaren ondoren. Egoera hori zela, eta, osasun-agintaritzek Europan eta Espainian nirsevimab antigorputz monoklonala erabiltzea baimendu dute oraindik orain, arnas birus sintzitialagatiko gaixotasuna prebenitzko.«Birus hori da bi urtetik beherako umeen beheko arnasbideetako infekzioen kausa nagusia. Bronkiolitis eta pneumonien kausa nagusia da adin horietan, eta hiru hilabetetik beherako hautxoengan eta jaioberriengan larriak izan daitezke», adierazi du Pilar Embid sendagileak, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Pediatria Larrialdietako arduradunak. Izan ere, ospitale horrek gaur bertan hasi da agente patogeno horren aurka txertatzen.

Bronkiolitis eta pneumonia ez dira gaixotasun arinak. Osasun-agintariek adierazi bezala, gaixotasun horiek urtebetetik beherako umeen bigarren heriotza-kasua da munduan.

IMQ-ko pediatrak adierazi duenez, «gure helburua, prebentzio-kanpaina honetan esku hartzen dugun osasun-erakunde eta zerbitzuon helburua, alegia, xede-herritar gehienak ahal bezain laster immunizatzen saiatzea da, kutsadura-denboraldia hasia baita».

Euskadiko osasun-zentro pribatu nagusia den IMQ Zorrotzaurre Klinikan, osasun-agintarien aholkuen arabera ume-taldeak txertatzen hasi dira, gomendatutako lehentasun-ordenaren arabera.

«Lehenik, arnas birus sintzitialagatiko gaixotasuna izateko arrisku handia duten paziente pediatrikoak, hala nola: (a) ume goiztiarrak, 35 astetik beherako haurdunaldiko denboradunak; (b) sortzetiko kardiopatiak erasan hemodinamiko nabarmenarekin dituztenak; (c) bronkio-biriketako displasia dutenak; (d) zainketa aringarriak jasotzen ari direnak; eta (e) oinarrian beste patologia batzuk dituztenak, eta, ondorioz, arnas birus sintzitialagatiko bronkiolitis larria izateko arrisku handia dutenak».

Hauek dira, besteak beste, arnas birus sintzitialak eragindako bronkiolitisa izateko arriskua areagotu dezaketen oinarrizko patologiak: immunodepresio larria, metabolismoaren sortzetiko erroreak, gaixotasun neuromuskularrak, biriketako patologia larriak, arnas arazo nabarmenak dituzten sindrome genetikoak, Down-en sindromea eta fibrosi kistikoa.

Lehentasunezko beste talde bat hau da: «6 hilabetetik beherako umeak, 2023ko apirilaren 1etik 2024ko martxoaren 31ra arte jaiotakoak. Talde horretan, denboraldian jaiotakoen immunizazioa lehenesten da, eta aurretik jaiotakoegan, komeni da txertoa lehenbailehen jartzea», adierazi du IMQ Zorrotzaurre Klinikako Pediatria Larrialdietako arduradunak.

Aurrekoaren ildotik, Embid sendagileak gogorarazi du epidemialdian, 2023ko urritik 2024ko martxora bitartean, jaioko diren umeei arnas birus sintzitialaren aurkako txertoa jarri behar zailea, «oso goiz, hobe, jaio eta lehenengo 24-48 orduetan, gaixotasuna larriagoa baita bizitzako lehen egunetan».

Bronkiolitisa

Euskadiko ikertzaile batzuek, ikerlan batean, 2020-2021 bronkiolitis-denboraldian  Euskadiko osasun-sisteman «bronkiolitis akutuan eta horrekin loturiko ospitaleratzeetan kasuen kopurua nabarmen murriztu» zela detektatu bazituzten ere, gaixotasun horrek nabarmen egin zuen gora hurrengo denboraldietan, aurreko urteko denboraldian (2022-2023) asteroko intzidentzia-tasak lortu baitziren lehen mailako arretan, 1.226,5 kasu 100.000 biztanleko, zero eta lau urte arteko umeengan.

Pediatria Larrialdietako Espainiako Sozietateak adierazi duenez, bronkiolitis akutua (BA) bi urtetik beherako ume batek bronkio distala arnasteko duen zailtasuneko lehen gertakaria da. Batez ere arnas birus sintzitialak eragiten du, eta Pediatrian ospitaleratzeko kausa nagusia da.

Diagnostikoa klinikoa da funtsean, eta historia klinikoan eta miaketa fisikoan oinarritzen da. Espezialistek beste proba diagnostiko batzuk agindu ditzakete, kasuen arabera, hala nola toraxen erradiografia, test mikrobiologikoak eta odol- eta gernu-proba analitikoak.

Bronkiolitisa duten ume gehienak anbulatorioan trata daitezke, euskarri-neurrien bitartez, esaterako, muki-jariatzeak xurgatzen.

Tratamendu farmakologikoek –bronkio-zabaltzaileak, kortikoideak, antibiotikoak, eztul-kontrakoak edo kongestioa kentzekoak–  ez dute frogatu bronkiolitis akutuan eraginkorrak direnik eta, hortaz, ez dira erabili behar.