%75etik gorako
biziraupena ospitale
batera azkar iritsiz gero

Garuneko Istripu Baskularra
Garuneko istripu baskularra garuneko alde batera odol fluxua iristen ez denean gertatzen da. Batzuetan, "garuneko atakea" esaten diote.
Odol fluxua segundo gutxi batzuetan baino gehiago geratzen bada, garunak ezin ditu elikagaiak eta oxigenoa jaso. Garuneko zelulak hil egin daitezke eta horrek kalte iraunkorra eragiten du.
-
Garuneko istripu baskularren arrisku faktore nagusia arteriaren presio altua da. Ondoko hauek dira beste arrisku faktore garrantzitsu batzuk:
Fibrilazio aurikularra
Diabetesa
Gaixotasunaren familia aurrekariak
Kolesterol altua
Adinean gora joatea, batez ere 55 urtetik gora
Arraza (arraza beltzekoek joera handiagoa dute garuneko istripu baskular baten ondorioz hiltzeko) -
Oro har, ikustaren sintoma ohikoenak ondoko hauek izaten dira: gorputzaren erdian indarra galtzea (aurpegian, alde bereko besoan eta hankan), hitz egiteko zailtasunak, gorputzaren erdian sentsibilizazioa galtzea edo inurritzea, bat-batean begi batetik ikusmena galtzea, ohikoa ez den burukomin handia, eta abar). Pazienteen %30k gutxi gorabehera aurretik sintomak izan ditzakete, egoeraz konturatzen laguntzen dizkigutenak, iraupen txikikoak (<24 ordu) eta "istripu iskemiko iragankorrak" (III) deiturikoak.
-
Garuneko istripu baskular baten diagnostikorako garrantzitsua da azterketa osatua egitea hainbat osasun probarekin, besteak beste, anamnesi bat eta azterketa neurologikoa, analitika, elektrokardiograma, toraxeko erradiografia edota garuneko OTA bat..
-
Garuneko istripu kardiobaskularra osasun larrialdi bat da. Berehalako tratamendua eskatzen du. Larrialdiko tokiko telefono zenbakira deitu.
Klinikan emandako tratamenduak garuneko istripu kardiobaskularraren kausaren araberakoak dira. Ondokoa hauek izan daitezke: antikoagulatzaileak, azido azetilsalizilikoa, hipertentsio arterialaren, diabetesaren eta kolesterol altuaren moduko arrisku faktoreak kontrolatzeko botikak; prozedura bereziak edo kirurgia sintomak arintzeko edo garuneko istripu kardiobaskular gehiagori aurrea hartzeko; elikagaiak eta likidoak.