Kontaktatu

IMQ Zorrotzaurre

Kirurgia pediatrikoa

Zure umeak kirurgia behar duen gaixotasun, lesioa edo gaitza baldin badauka, zirujau pediatriko batek esperientzia eta kalifikazio nahikoa du tratatzeko.

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Kirurgia pediatrikoa

Kirurgia Pediatrikoak umeentzako tratamendu mediku kirurgikoa emateko beharrezko prozedura diagnostiko, terapeutiko, kirurgiko eta prebentiboak aplikatzen ditu, sorkuntzatik nerabezaroa amaitu arte.

Ekintza eremuak honako kirurgia mota hauek barne hartzen ditu: sortzetiko malformazioei dagokien kirurgia, sabelaldeko kirurgia orokorra, buruko eta lepoko kirurgia, kirurgia urologikoa, toraxeko kirurgia, tumoreei dagozkiena, etab.

Kirurgia pediatriko orokorra

Jaio Aurreko Gomendioa Sortzetiko Malformazioen aurrean

Etenak: iztaikoa, epigastrikoa, zilbor hestekoa, hidrozelea.

Ezpain harikoa, mihi harikoa

Fimosia

Lepoko kisteak eta fistulak

Hodi tiroglosoaren kistea

Kriptorkidia

Barrabiletako protesia jartzea

Sinekia / Ezpain txikiak elkartzea

Linfangiomak (Lepoa, toraxeko pareta, etab.)

Errepikatzen den Sabelaldeko Mina

NEURRI TXIKIAN INBADITZAILEA DEN KIRURGIA

Apendizektomia, kolezistektomia, esplenektomia,

Obarioko kisteak, sabel barneko kisteak,

Errefluxuaren aurkako kirurgia, urako kisteak, barikozelea

Ukitu ezin diren testeak.

KIRURGIA BASCULARRA

Gordailua duen kateter zentrala jartzea

Anomalia baskularrak:

  • Malfomazio Baskularrak
  • Barikozelea

Urologia eta kirurgia urologikoa

Hipospadia distalak eta konplexuak, ondorioak.

CZakila kurbatzea. Estenosi meatala.

Estenosi pieloureterala, Megaureterra

Maskuria eta uretraren errefluxua: Tratamendu Endospikoa

Uretra atzeko balbulak.

Epispadiak

Genitourinarioa berregitea (sexu barnekoa)

Kirurgia plastikoa

Belarriak "haizemaileak"

Sortzetiko nebusak erauztea

Orbain atzeragarriak

Atzamarra okertuta geratzea.

Nebus eta pilomatrixomasa erauztea

Eskuaren sortzetiko malformazioak

Erbi-ezpaina eta Ahosabaiko pitzadura

TORAXEKO KIRURGIA

Toraxeko deformazioak:

Pectus carintuma
Saihetseko dismorfia
Nerabearen ginekomastia

Paretaren tumore onberak

Talde

  • Arturo Galbarriatu Gutierrez

    Kirurgia Pediatriko

  • Eduardo Ruiz Aja

    Kirurgia Pediatriko

Ohiko galderak

Iztaiko hernia sabelaldea eta eskrotoa kontaktuan daudenean ematen da. Hori horrela, sabelaldeko edukia hernia zorro batetik igarotzen da iztondora eta eskrotora. Hasieran iztaiko aldea handituta nabaritu dezakegu, eta hantura hori berez txikitu daiteke ala ez.

Horri ahalik eta arinen aurre egin behar diogu, edukia ateratzean, batzuetan, eragiten duen hantura hori ezin delako murriztu eta edukia itxi egiten duelako. Hortaz, presaz esku hartu behar dugu hantura murrizten saiatzeko.

Sabelaldea eta eskrotoa kontaktuan daudenean ematen da. Horrek sabelaldeko likidoa eskrotorantz abiatzea ahalbidetzen du eta egunak aurrera egin ahala tamaina aldatzen doa. Umea altxatzean barrabila normal dauka, egunean zehar handiagotzen da.

Hidrozeleari buruzko ebakuntza diagnostikoa egin bezain pronto egin behar da, gehiago atzeratu gabe.

Orokorrean, 3 urte bete arte fimosia fisiologikotzat hartzen da eta adin horretatik hain zuzen gomendatzen da ebakuntza egitea. Ebakuntza lehenago egingo zaie infekzio balaniko errepikakorrakpairatzen dituzten umeei baino ez edo txiza egiteko zailtasunak dituztenei. Mediku batzuk, hasieran batean, betametasona pomadak dituzten tratamendu topikoak egitearen aldekoak dira, paziente batzuek horrela ebakuntza saihestu dezaketelako.

Umeen artean kriptorkidia ohiko patologia da. Eragile ugarik eragin dezakete. Barrabiletako bat ez denean eskrotoraino jaisten ematen da, eta hori, oro har, umeak 9 hilabete dituenean gertatu hoi da. Batez ere, ume goiztiarrei gertatzen zaie.

Horrez gain, haurdunaldian garapen arazo bat egon daiteke eta, horren ondorioz, baliteke barrabilak behar bezala osatu ez izana.

Edozelan ere, ohikoena barrabila eskrotoraino ez jaistea da. Hori gertatzen denean, anomaliatzat jotzen da. Izan ere, kriptorkidia barrabiletako minbiziari dagokionez, arrisku faktore moduan hartzen da. Arazo hori izan duten gizonezkoei ohiko jarraipena egin behar zaie, minbiziak jota baldin badaude, ahalik eta goizen antzemateko.

Normalean, kriptorkidiaren diagnostikoa ukipenaren bidez egiten da, eskroto zorroa hutsik dagoela egiaztatzeko. Dena den, batzuetan ekografia egitea beharrezkoa izaten da guztiz ziurtatzeko asmoz.

Umeak urte bat bete baino lehen bi barrabilak ez bazaizkio jaitsi, testosterona hormonak injektatzeko tratamendua egin daiteke. Hori bai, ohikoena kirurgia egitea da, orkiopexia deitutako prozedura baten bidez jaitsi gabeko barrabila eskrotoaren parera eramateko.

Gernua ohiko ez den lekutik igarotzea da, hau da, maskuriatik ureterrera eta giltzurrunera. Ureterreraino edo giltzurruneraino iristeak egoera larria dela adierazten digu. Horrek gernu infekzioa eragin dezake, ondorioz, giltzurruna kaltetzeko arriskua egon daiteke.

Maila eta giltzurrunetako kaltea diagnostikatzeko azterketa egokiak egin behar dira. Maskuritik uretrarako errefluxuari dagozkion tratamenduak asko aldatu dira, baina, orokorrean, tratamendu medikoa aplikatzen da eta, hobetzen ez bada, aldiz, tratamendu kirurgikoa.

Hipospadiameato uretralaren aldaketa da, alegia, txiza egiteko zuloa glandearen puntan egon beharrean, zakilaren bestaldeko edozein tokitan aurkitu dezakegu (glandearen beheko aldetik eskrotoraino, bai eta perineoan ere.

Hori gertatzen denean, prepuzioa ere txarto kokatuta egoten da, zakilaren hegal batean, estalkia balitz bezala, glandea inguratu beharrean. Horrez gain, zakilak ohikoa ez den kurba itxura izan dezake.

Tratamendua beti kirurgikoa da eta umeak bi urte bete baino lehen egiten saiatu beharra dago. Kasu guztietan, tratamenduak zuloa glandearen puntan jartzea, zakilari forma zuzena ematea eta prepuzioaren estetika zuzentzea nahi du.

Kako hatza atzamarren bat edo hatz lodia uzkurtuta gertatzen denean esaten da, eta luzatu ezin denean. Atzamarra luzatzeko ahalegina eginez gero, atzamarra bortizki askatzea lortu daiteke, arma baten kolpekaria balitz bezala. Kako hatzaren maila larria bada eta epe luzez badago, atzamarra betiko tolestuta gelditu daiteke. Kirurgiak atzamarrari mugitzeko zailtasuna kentzen dio, tendoia oztopatzen duen poleetako bat moztuta. Horrela, atzamarra mugitu ahal izango da.

Nerabeen artean bularreko glandula handitu daiteke, horri ginekomastia deitzen zaio. Gaitza aldi baterako izan daiteke eta adinak eragiten dituen hormona aldaketekin batera ematea, baina batzuetan iraunkorra da eta pazientearentzat oztopo bat baino ez da. Kasu horietan, kirurgia egitea gomendatzen da. Ebakuntzan glandularen eta geruzako plastiaren erresekzioa egiten da pazienteari torax simetrikoa eta egokia uzteko asmoz.

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu