Kontaktatu

IMQ Zorrotzaurre

Dermatologia

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Dermatologia

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Dermatologia Kontsultak espezializatutako arreta dermatologikoa eskaintzen du, ospitalizazioan ingresatutako pazienteak artatzean zein Kanpoko Kontsulten atalean, premiazkoa edo nahi duen edozein pertsonari ere kontsulta dermatologikoa eskainita.

Dermatologia Kontsultak helduei eta umeei ematen die zerbitzua.

Kanpoko Kontsulten eraikinean kokatuta dago eta larruazaleko gaixotasun eta beste batzuen (ilea eta atzazalak) diagnostikoan, prebentzioan eta tratamenduan arreta eskaintzen du, bai eta transmisio sexualeko gaixotasunak eta larruazalarekin lotutako gaixotasun sistematikoak tratatzen ditu.

Kontsultan bertan honako hauek egiten dira: krioterapia tratamenduak nitrogeno likidoarekin, elektrofulgurazioa eta kirofanoa behar ez duten hainbat motatako lesio, tumore, garatxo eta orbanen erauzketa kirurgikoak.

Gainera, larruazalean zenbait medikamendu txertatu daiteke, patologiak hala eskatzen badu.

Hiperhidrosi edo besapeko gehiegizko izerdiari aurre egiteko tratamendua egiten da toxina botulinikoaren bidez.

Larruazaleko patologiak artatzeaz gain, dermokosmetikari eta dermoestetikari buruzko kontsultak eta tratamenduak ere egiten dira.

Talde

Ohiko galderak

Desatsegina da, minak iraupen laburra duen arren. Larruazaleko lesioan nitrogeno likido kantitate zehatza aplikatzen da, lesioa desagerrarazteko asmoz. Nitrogeno likidoa 197 gradu 0 azpitik dagoenez, izozteak larruazala erretzen du.

Esan bezala, izozteak larruazala erretzen du. Horren ondorioz, lesioaren gainean edema sortzen da, eta, ostean, baba, batzuetan oso tenkatuta dagoena eta beltz koloreko eduki sero-hemorragikoa duena. Ondoren, zarakarra agertzen da, erortzeko 2-4 aste behar ditu. Hori bai, lekuaren eta tratatutako lesioaren arabera.

Zainketak errazak dira, urez eta xaboiez garbitzearekin nahikoa da. Batzuetan, beharrezkoa izango da antiseptiko edo pomada antibiotikoren bat aplikatzea.

Beti ondo datorkigu tratatutako aldea eguzkitatik egoki babestea prozesua egin eta gero hainbat astez.

Ba, kasuaren arabera. Lesioa onbera bada eta tratatzeko arrazoiak estetiko hutsak baldin badira, krioterapia hobe da udazkena-negua bitartean egitea. Horrela, eguzkiak lesioan ez duela inolako eraginik izango bermatuko dugu, eta, izoztutako aldea handitu ondoren, pigmentazio arriskua murriztuko da. Lesioa onbera ez bada, garrantzitsua da tratamendu lehenbailehen egitea, urteko edozein urtaro edo momentutan tratatu beharko delako eta ostean, eguzkitik ondo babestu behar dugulako.

Besapean izerdi gehiegi izatea da, gainera, alde hori beti heze egoten da. Hezetasun horrek larruazalean narriadurak sortu ditzake eta arropa hondatu dezake.

Dermis barnetik toxina botulinikoa txertatzean datza, egun batzuk geroago, tratatutako aldean izerdirik ez sortzeko. Eraginak 6 eta 12 hilabete iraun dezake eta eragin hori galdu orduko, prozesua berriro ere errepikatu daiteke.

Bai, egia da orin eta orezta askok ez dutela garrantzirik, baina beste batzuek bai, minbizia eragin edota larruazaleko minbizia izateko arriskua handitu dezaketelako. Orin edo orbanen izaera zehazteko, dermatologoak gehien eta hobeto kualifikatuta dauden profesionalak dira. Beraz horiek aztertu eta baloratu behar dituzte.

Psoriasisa larruazaleko gaixotasun kronikoa da, bat-bateko agerraldiak emanez garatzen dena. Egia da ez dakigula nola sendatzen den, baina gaur egun baditugu tratamendu bikainak; besteak beste, topikoak, aho bidezkoak eta injektagarriak, psoriasisa duen pazienteak larruazala lesiorik gabe izateko. Psoriasis mota edota gaixotasun edo tratamendu konkomitantearen arabera, dermatologoak erabakiko du zer tratamendu eskainiko dizun.

Eguzkitik babesteko, esposizio zuzena ekidin dezakezu eta erabili arropa edo txanoak. Gainera, garrantzitsua da eguzkitarako kremak erabiltzea, bere osagarriak barrera moduan aritzen direlako eta eguzki erradiazioa neurri batean iragazten dutelako.

20 edo 30etik gorako babes indizeak dituzten kremek UVB erradiazioaren gehiena (%98) xurgatzen dute, eguzki erredura eragiten duena hain zuzen. Alde gutxi dago 30eko eta 90eko krema batek xurgatu dezaketen UVB erradiazioari dagokionez.

Eguzkitik erretzeaz babesteaz gain, eguzkiak eragiten duen zahartzetik (ahur sakonak eta orbanak) babestu nahi badugu edo UVA izpiekin lotutako gaixotasunen bat badaukagu, ziurtatu behar dugu gure kremak UVAren kontrako iragazkiak dituela. Arau orokor moduan, krema batek duen UVAren kontrako babes indizea gutxi gorabehera UVBko indizearen 1/3koa da.

Eguzkitarako kremen muga nagusiak bi dira: eraginaren iraupena eta babes indizea benetan prospektuan dagoena izan dadila aplikatu behar den krema kopurua. Arau orokor modura, krema 2 orduan behin aplikatu behar da, kantitate oparoa eman behar dugu eta beti bainuaren ondoren edo izerditan egon ostean.

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu