IMQ Zentroak - Home - IMQCorporativoEU
Loading
x
IMQ Eskuratu IMQ aplikazioa Google Play-n Eskuratu IMQ aplikazioa App Store-an
Ikusi

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Cookien politika .

Bilboko erdigunean kokatuta dago, kalean bertan dagoen lokal batean. 2011n irekitako diziplina anitzeko zentro honek gutxi gorabehera 1.200 metro karratuko azalera dauka hainbat eremutan banatuta: 21 kontsulta medikoetan, miaketa kardiologikorako bi gelatan, erauzketa eta erizaintza box 1ean eta bereziki eremu zehatzetan irudi bidezko diagnosia egiteko gunea (eta ekipamendu teknologiko aurreratua duena erradiologia konbentzionalean, ortopantomografian, ahobarnekoan, hortzetako eskanerra eta ekografia). Zentro honetan, gure 51 profesional medikoek lehen mailako zerbitzua eta 18 espezialitate mediko-kirurgikoak eskaintzen dizkizute, kalitate osoko arreta emateko.

Eskaintzen dituzten zerbitzuen artean, medikuntza orokorraren etengabeko arreta dugu. Eta eroso senti zaitezen, familia mediku bat zure esku izango duzu, egokitu zaizuna edo zuk nahiago duzuna, eta gainera, etengabeko ordutegian 9:00etatik 20:00etara.

Horrez gain, aldez aurretik hitzordua eskatu barik 08:00etatik 11:30era odol analisia egiteko zerbitzua duzu, bai eta irudi bidezko diagnosia egiteko 8:00etatik 20:30era (ostiraletan 20:00ak arte)..

Zentroak 2015ean ISO 9001 ziurtagiria lortu zuen kalitateko kudeaketa sistema izateagatik eta pazienteei eskaintzen dien zerbitzuagatik.

IMQCORPORATIVO.LOCALIZACION