Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Prostatako minbiziaren diagnostikoaren % 50 inguruko beherakadaz ohartarazi dute urologoek

26.11.2020

Prostatako minbiziaren diagnostikoaren % 50 inguruko beherakadaz ohartarazi dute urologoek

 

Movember-ek (moustachey November terminoen laburketa), gizonen osasunaz sentikortzeko hilabeteak, urtero gizonen artean sudurpekoa hazten uzten sinbolizatzen denak, emaitza txarrak agerrarazi ditu, egungo COVID-19aren pandemia dela bide. IMQ Zorrotzaurre Urologia Klinikako espezialista José Gregorio Pereirak adierazi duenez,“Erresuma Batuko Osasun Zerbitzu Nazionalean egin berri duten ikerketa batek agerian jarri du prostatako minbiziaren diagnostikoa % 48,6 jaitsi dela pandemiaren lehen sei hilabeteetan, iazko denboraldi berarekin alderatuta. Espainian, oraindik datu ofizialik ez badago ere, Urologia kontsultetan antzeko egoera ikusten ari gara”.

“Non dago jende guztia? COVID-19ak ez ditu minbiziak sendatzen”, jarraitu du azaltzen adituak,“gizonek familia-medikuarengana joaten jarraitu behar dute, egiaztatu baitugu lehen mailako arretak (pandemiak eragindako asetzearen ondorioz) paziente asko –lehen baino ia erdia– ez dituela bidaltzen Urologiako kontsultetara”.

Egungo egoera “ez da gertatzen gaixotasuna desagertu egin delako, baizik eta, gaixoek osasun-sistemaren arreta, hots, familia-medikuena eskuratzeko modua telefono bidezkoa izan baita gehienbat, eta, gainera, analisiak atzeratzen joan dira, koronabirusak kutsatzeko beldurrez. Hori dela eta, egindako analisien kopurua murriztu egin da, baita PSArena ere (prostatako antigeno espezifikoa). Hortaz, PSA horiek ez dute tumorerik detektatu eta pazienteak ez dira Urologia kontsultetara bidali. Litekeena da 15.000 gizon espainolek prostatako minbizia izatea eta ez jakitea; izan ere, gaixotasunaren urteko intzidentzia 32.000 kasu berri ingurukoa da”.

IMQ Zorrotzaurreko Urologia Klinikako espezialistaren aburuz, hau da arazoa: orain diagnostikatzen ari garen minbizi-kasu gehienak aldi aurreratu batean daude; hortaz, gaixotasunaren diagnostikoak beranduago egiten direnez, a priori pronostiko txarragoa dute, eta, ondorioz, sendatzeko aukera gutxiago”.

Pereira medikuaren iritziz, beharrezko da “urtean behin aztertzea 50 urtetik gorakoak edo 45 urtetik gorakoak, familia-aurrekaririk badago. Analitika bat bezain erraza den proba baten bidez eta analisietan hain ohikoa den PSA bezalako proba baloratuz, espezialistek tumorea detekta dezakete. Merezi du gogoraraztea minbizi-mota horrek fase goiztiarretan sendatzeko probabilitate handiena duela, ez dituela prostatako hiperplasia onbera ez bezalako sintomak ematen; beraz, azterketak dira prostatako minbizia detektatzeko tresnarik errazena, merkeena eta eraginkorrena”.

Barrabiletako minbizia

Esan bezala, lehen, kontroletan errutina zegoenean, espezialistek aldi goiztiarragoan ikusten zituzten gaixotasun onkologikoen diagnostikoa atzeratu egin du pandemiak.

“Paziente batek barrabiletan zerbait arraroa nabaritzen badu (noduluren bat, sendotasun-aldaketa edota mina), espezialista batek aurrez aurre miatu eta barrabilen ekografia egin beharko du. Barrabiletako tumorea prostatakoa bezain ohikoa ez bada ere eta biztanle-tarte gazteago batean gertatzen bada ere (15 eta 30 urte bitartean), pandemian zehar ia ez da egon espezialista batek aurrez aurre miatzeko aukera. Horrekin batera, zenbait gaztek oraindik agerian uzten dute eragozpenbidea edo lotsa osasun-arazo horren aurrean; izan ere, gazteen artean nork bere barrabilak miatzeri dagokionez kontzientzia gutxi dagoenez, minbizi horren diagnostikoa atzeratzen ari da”, azpimarratu du urologoak.

Giltzurrunetako minbizia

Giltzurrunetako minbiziari dagokionez,“ekografia batean, beste arrazoi batengatik, giltzurrunetako minbizi asintomatiko txiki bat aurkitzen denean, errazago erauzi daiteke organoa mantenduz. Orain, pazienteak gure kontsultetara etortzen dira gernuan odola aurkitu dutelako, eta hori tumore handiagoekin lotzen da, eta horietan tumore horiek erauzteko eta giltzurruna kontserbatzeko probabilitatea txikiagoa da, giltzurrun-unitate osoaren exeresia behar izaten baita. Beste behin ere, egiaztatu da azterketak egiten  jarraitu behar dela, minbizi-motak hobeto maneiatzeko, pandemia egon arren”, amaitu du azaltzen.

Movember mugimendua urologikoak ez diren bere arazo batzuez ere arduratzen da, hala nola, gizonen depresioaz eta ariketa fisikorik ez egiteaz.