Historia - Grupo IMQ - Home - IMQCorporativoEU
Loading
x
IMQ Eskuratu IMQ aplikazioa Google Play-n Eskuratu IMQ aplikazioa App Store-an
Ikusi

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Cookien politika .

  • 1934an osasun sistema publikoa oraindik sortu gabe zegoen -zortzi urte geroago eratu zen- eta osasun pribatua elite baten eskura zegoen luxua baino ez zen.

    Enrique Ocharan eta Vicente San Sebastian medikuek askatasunez aukeratu zitekeen arreta kirurgikoko sistema bat sortzea proposatu zuten, Lot-et-Garonne-ko (Frantzia) mediku mutua batean oinarrituta, hilean banakoek edo familiek kuota xumeko poliza bat ordaintzen zutelarik.

    Hala, urte hartan Igualatorio Quirurgico y de Especialidades sortu zen, Estatuko lehen osasun sistema pribatua alegia. Huraxe izan zen egungo IMQren hastapena.

    Hasieran 46 zirujauk osatzen zuten, bakoitzak ehuna pezeta jarrita. Igualatoriak 1934ko uztailaren 1ean ekin zion asistentziazko bere jarduerari, 1.550 pertsona baino gehiagoren babes kementsuari esker. Handik sei hilabetera 12.000 afiliaturaino iritsi zen, gehienak familia polizekin. Hilean 2,5 pezeta ordaintzen zuten banakako kuota bazen, edo 5 pezeta familiako kuota baldin bazen.

  • Eratu eta sei urtera, Igualatorioak bere lehen aseguru kolektiboa sinatu zuen Bridgestone Hispaniarekin, Firestone zenarekin.

    Beste erakunde batzuk gehituko ziren hurrengo urteetan: BBK (lehengo Bilboko Udal Aurrezki Kutxa eta Bizkaiko Aurrezki Kutxa), Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, eta abar luze bat.

  • 1980an aseguratzaileak bere lehen zentro propioa erosi zuen. 

    Urte batzuk geroago Virgen Blanca Klinika atxiki zitzaion ekimenari, eta bere zentroen sarea zabaltzen joan zen hurrengo hamarkadetan, gaur egun daukan osasun azpiegitura propio eta garrantzitsua osatu arte. Horrela, gaur egun, Euskadin zentro propioak dituen sarerik handiena izatera iritsi da.

  • Sektorearen merkatu librea aldatu egin zen 90. hamarkadan, politika oldarkorrak nagusitu ziren enpresen arteko lehian. Horrek IMQ bere negozio eredua berasmatzera eraman zuen, eta lehen aseguru osagarriak merkaturatu zituen. 

    Mende berriko hasierako urteetan lehen urratsak eman zituen negozioa dibertsifikatzeko estrategian, adinduentzat zuzendutako proiektu sozio-sanitarioen garapenean eta ustiapenean parte hartuta edo beste mota bateko zerbitzuak merkaturatzeari ekinda, heriotzakoak kasu.

  • 2005ean elkartea berregituratzeko prozesu sakon bati ekin eta Grupo IMQ holding sozietatea eratu zen. Orduz geroztik, horrek konpainiaren bi dibisio nagusiak, IMQ Seguros eta IMQ Servicios, elkarri lotzen ditu. 

    Handik urtebetera hedatzen hasi zen geografikoki, merkatu berrien bila. Araban lehendik zegoen Igualatorioa erosi zuen, bere 22.000 bezerorekin, eta Gipuzkoan, usadioz aseguru medikuak askorik sustraitu gabeko merkatua izanik, marka berri gisa ezarri zen.

  • Euskadiko klinika pribatu handiena sortu zen; IMQk Euskadin osasunaren eta medikuntza berritzaile eta aurreratuenaren alde egindako erronka irmoaren ikurra da.

    Taldearen bereizgarri bilakatu da eta Euskadin Joint Comission International egiaztagiria duen zentro bakarra da, beste hainbat egiaztagirien artean. Hori da osasun arloan munduan den egiaztapenik ospetsuena; kalitatearen, segurtasunaren eta pazienteen arretaren etengabeko hobekuntza bermatzen du.

  • Osasun berrikuntzaren alde argi eta garbi jokatuz IMQk etorkizunera begira darrai gaur-gaurkoz ere.

    Azpiegituretan eta teknologia berrietan inbertsioak etengabe egiten ari da euren bezeroek osasun, segurtasun eta ongizate arloan dituzten eskakizun eta beharrizanei erantzuteko.


    • 1943
      . Igualatorio Quirurgico y de Especialidades eta Igualatorio Médico Bilbaíno sozietateek, 1934an eta 1941ean sortuak hurrenez hurren, bat egin zuten Igualatorio Medico Quirurgico y de Especialidades izenpean.

    • 1959
      . IMQ sozietate anonimo bihurtu zen, Aseguru Pribatuen Antolakuntzarako Legeari egokitzeko.

    • 1993
      . Logotipoa eguneratu eta enpresaren kolore korporatiboa zehaztu zen.

    • 1998
      . IMQ sigla sortu zen.

    • 2001
      . Logotipoa eguneratu zen eta "Zure aseguru medikoa" leloa gehitu zen.

    • 2014
      . Orain erabiltzen dugun logotipoa sortu zen.