Pertsonekiko dugun konpromisoa gure ardatza eta helburua da
- 80 urte baino gehiagoko esperientzia osasunaren aldeko lanean.
- 57 sozietatez osatutako talde handia gara eta zerbitzuak hainbat eremutan eskaintzen ditugu: osasuna, arlo soziosanitarioa, lanaren prebentzioa eta ongizatea.
- Bi liderren aliantza, bien ahalmen eta jakintza guztia batzeko: Euskadiko lehena den IMQ eta Estatuko lehena den SegurCaixa Adeslas.
- Euskal osasun pribatuaren koadro mediko handiena, 2.400 profesional baino gehiagorekin.
- Euskaditik kanpo, 40.000 profesional eta erreferentziazko 1.150 osasun zentroren zerbitzuak erabiltzeko aukera.
- Medikuek sozietatearen akziodun gisa erakutsitako eredua apartekoa da. Hala, medikuaren eta pazientearen arteko gertuko harreman pertsonalizatua sendotzen da.
- Klinika eta zentro propio nahiz hitzartuen sarea Euskadiko zabalena da, IMQren ekipamendu, berme eta kalitatearekin.
- IMQ Zorrotzaurre Joint Comission Internationalek kreditutako lehen osasun zentroa da EAEn. Osasun arloko ziurtagiri hori munduan izen handienekoa da.
- Estaldurarik zabalenak dituen osasun laguntza eskaintzen dizugu, beste enpresa batzuk eskaini ezin dituzten prestazio gehigarriekin.
- Bulego sare zabala Euskadi osoan, aurrez aurre arreta emateko ordutegi zabalarekin eta urteko 365 egunetan 24 orduko arretarako bertan dagoen call center batekin.
- Bezero berriek gure zerbitzuak lehenago aprobetxatu ditzaten, beste aseguruetxe batzuek dituzten baino ezaldi laburragoekin.
- Beti gure pazienteekin, istripuengatiko gastua edozein izanda ere.
- Beti agertzen gara eten barik hobetzearen, berrikuntzaren eta abangoardiako teknologiaren alde.
- Gure bezeroen %94a pozik agertzen da guk eskainitako zerbitzuekin eta gure sozietatearekiko batez besteko fideltasuna 20 urtetik gorakoa da.
- IMQrekin aseguru guztiak kontratatzeko aukera dago: osasuna (partikularrak, autonomoak, enpresa txiki eta ertainak...), hortzetakoak, heriotza, istripuak, etxebizitza, bizitza…
- Hedatzen ari den enpresa talde honek hazten jarraitzeko eta zuri zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzeko inbertsioak etengabe egiten ditugu.