Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zer gehiago eskaintzen dit aseguru honek?

Bidaiatzea gustatzen bazaizu, ikasketak kanpoan egin behar badituzu edo atzerrira maiz joan behar baduzu lanagatik, IMQ Bidaiak zuretzat da. Aseguru honekin...

  • Osasun-laguntzako estaldurak:

    - Osasun-laguntzako estaldura handia: zeuk aukeratu kapitala, 60.000 €-tik 200.000 €-ra.

    - Larrialdiko odontologia-gastuak.

    - Botikak atzerrira bidaltze.

    - Mediku espezialista atzerrira bidaltzea.

    - Osasun lekualdatzea edo aberriratze medikoa.

    - Gorpuzkiak lekualdatzea edo aberriratzea eta laguntzailearen gastuak.

  • Atzerriko laguntzaren estaldurak:

    - Dokumentu pertsonalak galdu edo lapurtzearen aurkako estaldura.

    - Finantzak, gastu prozesalak eta laguntza juridikoa atzerrian.

    - Adingabeen itzulera.

    - Egonaldia luzatzea.

  • Hegaldi eta bidaietako gorabeheren estaldurak:

    - Bidaia atzeratzea, hegaldia bertan behera uztea edo konexioak galtzea.

    - Ekipajea galtzea, lapurtzea edo berandu entregatzea.

    - Aldez aurretik itzultzea, senideren bat ospitaleratzeagatik edo hiltzeagatik.

    - Bidaian ahaztutako objektuak bidaltzea.

Online kontratatu nahi dut

Bantaila hauek zuretzat dira

Kontratatu aurretik xehetasun gehiago behar badituzu, zuretzat da atal hau.

Zergatik da garrantzitsua IMQ Bidaiak asegurua kontratatzea atzerrira joanez gero?

Izan ere, inoiz ez dakizu zer gerta daitekeen, eta herrialde batzuetan gastu medikoak oso handiak izan daitezke. IMQ Bidaiak aseguruarekin, 200.000 €-rainoko estaldura mediko zabala duzu, laguntza medikoa behar baduzu, ezustekorik ez izateko. Gainera, bidaiako laguntza izango duzu eta eguneko 24 orduetan deitu ahal izango diguzu arazorik baduzu.

Noiz hasiko naiz aseguratuta egoten?

Aseguruaren estaldura baldintza berezietan adierazitako egunean hasiko da, eta egin nahi duzun kontratu-motaren arabera ere amaituko da.

Osasun-galdetegiren bat bete behar dut?

Ez, IMQ Bidaiak zerbitzuarekin zuzenean aseguratuko zaitugu, osasun-galdetegirik bete beharrik gabe.

Atzerrian arazoren bat badut, nola jarri harremanetan zuekin?

Aseguruak estaltzen duen edozein gorabehera baduzu, hala nola istripua, lapurreta, hegaldia atzeratzea edo bertan behera uztea, maletak galtzea... IMQrekin harremanetan jarri beharko duzu zure aseguruaren baldintza berezietan sartuko den telefono-zenbakiaren bidez, eta zure poliza-zenbakia eskura izan beharko duzu. Hortik aurrera, geuk kudeatuko dugu dena. IMQ Bidaiak aseguruaren atzerriko larrialdietarako telefonoa 24 orduz eta urteko 365 egunetan erabil dezakezu.

Aseguruak estaltzen nau munduko edozein herrialdetan?

Bai, zure kontratuan aseguratuta egon nahi duzun lurralde-eremua zehaztu beharko duzu, eta munduko edozein herrialde sar dezakezu (Kanpo Arazoetako Ministerioak gomendatu ez dituenak izan ezik).

Zerbait gehiago ordaindu beharko dut gero?

Ez, estaldura guztiak aseguruan sartuta daude, zuk aukeratutako kapital aseguratuarekin, eta ez dago frankiziarik edo koordainketarik.

Laguntza medikoa eta ospitaleratzea behar baditut, ordainketa aurreratu beharko dut?

Ez, aseguruak estalitako istripu edo gaixotasun baten ondorioz ospitaleratu behar baduzu, IMQk bere gain hartuko du ospitaleratzeko fidantza.

Kontratatu ondoren, bertan behera utz dezaket asegurua?

Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internetez), lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik adierazi gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.