Online testamentua: erraza, erosoa, segurua

IMQ Ehorzketak gurekin kontratatua baduzu, orain zuk eta zure familiakoak are lasaiago egongo zarete; izan ere, eskuragarri duzu on line testamentuaren zerbitzua, berme guztiekin eta erabat doan.

Sartu hemen: Online Testamentua IMQ Ehorzketak, eta ikusiko duzu zein erraza eta erosoa den izapidetze hau, etorkizunean zure hurbilekoei denbora eta dirua aurreztu diezaiekeena unerik zailenetan.

Zer nolako estaldura ematen du zerbitzu honek?

  • Notario-testamentu irekia prestatzea, barne daudela idazkaritza, abokatu nahiz notario gastuak
  • Abokatu batekin behar dituzun kontsulta guztiak egitea prozesu osoan zehar
  • Doako zuzeneko laguntza 900 67 60 29 telefonoan eta telefono bidezko testamentua egiteko aukera
  • Aholkularitza juridikoa bizi-testamentua kudeatzeko

¿Cómo se realiza el testamento online?

1. Sartu hemen: imq.mitestamento.es

2. Sartu eskatutako datuak

3. Bete inprimakia

Zer gertatzen da online inprimakia bete eta gero?

1. Abokatu batek zure kasua aztertuko du. Egoki baderitzo, gomendioak proposatuko dizkizu zure borondatea Legeari egokitzeko.

2. Testamentu-proposamen bat prestatuko du. Baliozkotu eta gero, ordua eta eguna jarriko dira zure aukerako notariotza batean behin betiko testamentua sinatzeko.

3. Ondoren, notariotzak Azken Borondateen Ekintzen Erregistroan inskribatuko du eta jatorrizko testamentua gordeko.

4. Azkenik, zuretzako kopia bat egin eta deitu egingo dizugu kopiaren bila joan zaitezen edo postaz bidal diezazugun.

DAS LEX ASSINTANCE-k emandako zerbitzua

DAS