Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Seguros-ek COVID-19ari aurre egiteko bere bulego eta lantokietako segurtasuna ziurtatu du

09.10.2020

IMQ Seguros-ek COVID-19ari aurre egiteko bere bulego eta lantokietako segurtasuna ziurtatu du

 

IMQ Seguros-ek AENORen ziurtagiria jaso berri du, euskal aseguratzaileak Euskadiko hiru lurraldeetako bezeroen arretarako bulego eta lantoki guztietan koronabirusaren barreiaketari aurre egiteko beharrezko irizpide eta neurriak zorrotz betetzen dituela ziurtatzen duena.

AENORek hainbat ekintza-ildo sustatzen ditu enpresek COVID-19ak eragindako krisiari erantzuteko duten gaitasuna indartzeko, argi baitago koronabirusaren kudeaketan jardunbide egokiak behar bezala aplikatzea funtsezkoa dela langileei, bezeroei eta kontsumitzaileei babesa bermatzeko eta horiengan konfiantza sortzeko. Horiek horrela, ziurtapen-prozesu bat garatu du, eta IMQ-k, koronabirusaren barreiaketa saihesteko, bertoko pertsonak zaintzeko eta bezeroari arreta ahalik eta gogobetegarri eta seguruena emateko hartu duen konpromisoarekin bat etorriz, irailaren erdialdean prozesu hori ezarri zuen, eta erakunde ziurtatzailearen zigilua lortu.

Auditoretzak alderdi asko hartu du barne, hala nola, arriskuen kudeaketa, laneko osasuna eta segurtasuna, prestakuntza, informazioa eta egindako komunikazioak, antolaketa-neurriak (edukieraren kontrola, distantziak, pantailak), babes-neurriak (norbera babesteko materialaren erabilera) eta garbitasun- eta higiene-jardunbide egokiak, besteak beste. Zigiluak, hortaz, burututako planek pertsonen segurtasuna bermatzen dutela eta Osasun Ministerioak ezarritako irizpideak eta gomendioak errespetatzen dituztela ziurtatu du.

IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak adierazi duenez, “zurtagiriak berretsi du IMQ-k segurtasun-estandar handienak betetzen dituela COVID-19ari dagokionez ere. Gure instalazioetan lan egiten duten edo horietara bertaratzen diren pertsonak babestea eta arriskurik gabeko ingurunea eskaintzea izan da, eta bada egun, une oro, gure kezka nagusia. Hori dela eta, beharrezko neurri guztiak hartu dira egunotan, pandemia Espainiara iritsi aurretik ere; izan ere, IMQ Zorrotzaurre klinikak Joint Comission akreditazioa berritu zuen otsailean, kalitate- eta segurtasun-munduko akreditazio nagusiena, eta orduan kontuan hartu genituen pandemiak berekin zekartzan arriskuak, eta beharrezko protokolo guztiak ezarri eta ziurtatu ziren ospitalean ere”.

Halaber, IMQ-k alarma-egoera ezarri aurretik Krisi Batzorde bat sortu zuen, konpainiaren hainbat arlotako arduradunek osaturikoa; horrek egunero arriskuak eta kontingentziak aztertzen zituen eta erakundeak nahiz horren osasun-zentroek, zentro soziosanitarioek eta laneko prebentzioan zihardutenek aurre egin behar izaten zituzten egoerei konponbideak jartzen.

Osasun-zentroak nahiz bulegoak eta bezeroentzako arreta-bide guztiak (aurrez aurrekoak, telefono bidezkoak edo telemedikuntzakoak) erabilgarri egon ziren alarma-egoeran, segurtasun-neurri egokiak hartuta, COVID-19dun pazienteei ez ezik sortzen ziren larrialdiei eta egoera atzeraezinei arreta emateko.

Era berean, euskal aseguratzaileak adineko bezeroei lagun egin  eta laguntzeko programa bat jarri zuen abian, haien egoeraz interesatzeko, haien zalantzak argitzeko eta oso ahula edo kaltebera den gizatalde horrek –IMQren kasuan,13.000 pertsona baino gehiago– eska litzakeen zerbitzuak edo aholkularitza emateko.

IMQren egungo protokoloek bezeroen eta langileen segurtasuna bermatzen jarraitzen dute: lanpostuetan beharrezko distantzia fisikoa mantentzen da, Osasun Sailak ezarritako higiene pertsonaleko eta eremu komunetako neurriak hartu dira, edukiera-kontrolak egiten dira eta langileei beharrezko materialak eta norbera babesteko ekipamenduak eman zaizkie. Bulegoetan eremu komunetan kontaktua saihesteko neurriak hartu dira, hala nola, ateak automatikoki irekitzen dira, metakrilatozko pantailak jarri dira eta maskarak eta gel hidroalkoholikoak nahitaez erabili behar dira.