Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Abantaila hauek zuretzat dira

Zer hortz-tratamendu eskaintzen dit IMQ-k?

  • Odontologia kontserbatzailea: • txantxarra, hortzaren ehun gogorren traumatismoak, higadurak eta abar konpontzea, hortzak ahalik eta egoera onenean mantentzen laguntzeko. Betiere, hortz-mamian eta nerbioan, ahalik eta gutxien eragiteko. Endodontzia behar-beharrezkoa denean baino ez da egingo, mina eta sor daitezkeen infekzioak kentzeko helburuarekin.

  • Ortodontzia: patologia oklusalak zuzentzea (hozkada), hortzen posizio desegokia zuzentzeko konponbide estetikoak eta haurrentzako eta helduentzako ortodontzia-tratamenduak.

    Ohiko tratamenduak bracket metaliko eta estetikoekin, baita teknika ikusezinekin ere, hala nola mihi-ortodontziarekin edo invisaling-ekin.

  • Bruxismoa: kontrolik gabe hortzak estutzeko ohitura da masailezurraren artikulazioan mina eragiten duen arrazoi nagusietako bat. Gure tekniken bidez, mina edo ezintasun funtzionala konpontzen saiatuko gara, baita horiek agertzea prebenitzen ere. Nagusiki ferulak erabiltzen dira, pazienteak denbora-tarte jakin batzuetan eramango dituenak.

  • Prebentzioa eta profilaxia: odontologia minimoki inbaditzailea, hasierako fasean hortz-patologiei aurre egiteko, eta, horrela, hortz-egitura osasuntsua mantendu ahal izateko. Prebentziorik onena ahoko aldizkako azterketekin lortzen da.

  • Protesiak: paziente bakoitzari egokituak. Kendu eta jartzeko protesiak, egitura metalikoarekin eta gabe, kakoekin eta kakorik gabe; hortzetako protesi finkoak (zubiak), etab. Helburua da ahalik eta hortz-egitura gehiena osorik mantentzea, koroa tradizionalen (hortz-zorroen) ordezko alternatibekin eta onlay inkrustazioen erabilerarekin, hortzaren ehunen antzera jokatzen duten materialetan eginak. Baita inplanteen gaineko protesiak ere.

  • Sedazio kontzientea: pazientearen beldur edo antsietate sentsazio oro minimizatzen du, tratamendua lasai eta esna dagoela jaso dezan. Tratamendu odontologikoari lotutako esku hartzeak jasateko zailtasunak dituzten pazienteentzat da. Oso segurua da eta beti mediku anestesistaren kontrolpean.

  • Inplantologia: protesi tradizionalaren alternatiba gisa, inplanteen bidez hortzak ordezkatzeko teknikak ditugu. Titaniozko finkapenak dira, azalean tratamendu espezifikoa dutenak, eta hezurrean sartu ondoren, sustrai artifizial gisa jokatzen dutenak. Horien gainean, ondoren, protesi egokiena jartzen da.

  • Odontopediatria: txantxarraren tratamendua aldi baterako piezetan, behar bezala gara daitezen. Masailezurren garapeneko asaldurak garaiz diagnostikatzea. Adin horietan zuzenduz gero, nagusiagoak direnean ortodontzia-tratamendu luzeak egin behar izatea saihesten du.

  • Periodontzia: hortzetan plaka bakterianorik dagoen kontrolatzen dugu, desagerrarazteko eta gaixotasun periodontalik (piorrea) ager ez dadin. Gaixotasuna badago, zabaltzea saihestuko dugu. Horretarako, tratamendu ez hain inbaditzailea, garbiketa eta arraspatze erradikularrak, teknika kirurgikok eta birsortze periodontal konplexuak egingo ditugu.

Ezagutu gehiago

IMQ HORTZ KLINIKAK

Ezagutu gure hortz klinikak.